Getariako Txakolina Jatorri Deitura Eusko Jaurlaritzak 1989.urtean onartu zuen aurrez zona honetako ardoaren sektorean egindako lan handiaren ondorioz. 2014ko irailaren 21ean errekonozimendu honek 25 bete zituen eta Kontseilu Arautzaileak emandako garantiazko prezintoarekin merkaturatzen den 25. aldia izango da 2014ko uzta, behin indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen kontrol guztiak pasata.

Eremu geografikoa: Gipuzkoako Lurralde Historikoa

Izena emandako azalera: 402 ha.

Izen emandako mahastizaleak: 96

2014ko uztan izena emanda dauden upategiak 29 dira: Aian 2, Alkizan 1, Arrasaten 1, Deban 1, Getarian 12, Hondarribian 1, Mutrikun 1, Olaberrian 1, Oñatin 1, Orion 1 eta 7 Zarautzen. Garrantzizkoa da azpimarratzea upategi guztiak lehenik mahastizaleak direla, hau da, beraiek arduratzen direla txakolinaren prozesu guztia egiteaz, mahatsa ekoitzi, txakolina egin eta merkaturatzea.

Gomendatutako mahats motak: Ondarrabi Zuri, mahastien % 95 ean aurkitzen den mahats mota zuria da, Ondarrabi Beltza mahastien % 3 an aurkitzen den mahats mota beltza da eta gainontzeko %2 araudiak onartzen dituen mota zuriek osatzen dute: Chardonay, Riesling, Gros Manseng eta Petit Courbu. Azken mota horiek ezin izango dira upategian sartzen den mahats guztiaren %20 baino gehiago izan, horrela Ondarrabi Zuri oinarrizko mota bezala mantendu eta Getariako Txakolina-ren berezkotasuna mantentzeko.

2014ko uztaren ekoizpena: 3.515.000 kilo eta bataz-beste 2.433.600 litro. Getariako Txakolina hein handi batean txakolin txuria da (%96), anekdotikoa izanik txakolin gorri eta beltzaren ekoizpena (%4).

Eguraldiari dagokionez, 2014ko udaberria ona izan zen landarearen loraldirako eta ondorioz aurtengo uztaren produkzioa kantitateari dagokionez oso ona izan da. Udaran eta udazkenaren hasieran, berriz, mahatsa jasotzeko garaian, edukitako tenperatura altuekin eta euri gutxi egin izanagatik Jatorri Deituran izena emanda dauden mahastietan kalitatezko mahatsa ekoiztea lortu da.

Txakolinaren zertifikaziorako Jatorri Deiturak kontratatutako Kontrol Organoa HAZI da. Fundazio honen helburua Kontseilu Arautzailearekin batera produktuaren kalitatea ziurtatzea da araudia beteaz.

Getariako Txakolina botila bakoitzaren kapsuletan eta zenbatua dagoen zigilu batekin identifikatzen da, upategi bakoitzak jartzen duen bere etiketarekin batera.

Banaketa: Gipuzkoak jarraitzen du oinarrizko merkatu izaten salmenten %75-%80-reki, gainontzean Euskadin %10a saltzen da. Estatu mailan nagusiki Madril eta Bartzelonan saltzen da gehien %5-10-rekin, eta, azkenik, % 8 kanpora exportatzen dute, batipat Estatu Batuetara %65a, Frantziara %11a, Ingalaterrara %7a eta %10a Japoniara.

2013-2014 denboraldian,izena emanda dauden upategietako %55ak Jatorri Izendapeneko produkzio osoaren %8 exportatu dute. Honek esan nahi du, aurreko uztarekin alderatuz, exportazioa %75- ean haunditu dela.

Iragan urtarrilaren 17an, San Anton egunez, eta Getarian ohikoa den legez, Txakolin Eguna ospatu zen bertan eeta 2014ko uztaren ezaugarriak aurkezteaz gain Mahasti Jaun saria eman zitzaion Mikel Garaizabal ardoaren dibulgatzaileari.

Argazkian: Nika Lertxundi (Getariako alkatea), Arantza Tapia (Eusko Jaurlaritzako sailburua), Mikel Garaizabal (2015ko Mahasti Jauna), José Ignacio Manterola (Getariako Txakolina CRDO Lehendakaria) eta Bittor Oroz (Eusko Jaurlaritzako Sailburuordea).