A Coruña Forum Gastronomikoa 2015

A Coruñako 2015ko Forum Gastronomikoa prest dago bere ateak zabaltzeko. Martxoak 15tik, 17ra, hiriak Galizian ospatuko den bosgarren edizioa biziko du, A Coruñan ospatzen den bigarrena. Publiko profesional eta gourmetak bat egingo dute ExpoCoruñan goizeko 10tatik arratsaldeko 20ak arte.

Sua, brasa eta parrilak osatzen duten edizio berri honetako oinarri tematikoa, horrekin batera sukaldaritza gozoak eta ardoek ere euren tartea izango dute. Protagonistetako batuzk izango dira: Jordi Roca (El Celler de Can Roca), Xosé Cannas (Pepe Vieira), Pepe Solla (Casa Solla), Luis Veira (Árbore da Veira), Ivan Dominguez (Alborada), Alexandre Coullion (La Marine), Javier Olleros (Culler de Pau), Francis Paniego (El Portal de Echaurren), Marcos Moran (Casa Gerardo), Diego Guerrero (DSTAgE), Dani Guzman eta Julio Sotomayor (Nova), Yayo Daporta (Yayo Daporta Restaurante), Diego Gallegos (Sollo), Diego Lopez (La Molinera), Paco Morales (NOOR), Diego Fernandez (Regueiro), Aitor Arregui (Elkano), Roberto Ruiz (Frontón de Tolosa), David Garcia (ganador de TopChef 2 y Grupo To[+]) Ines Abrilekin (Maruja Limón), edo Abel Alvarez (Güeyu Mar).

Porto Lurraldetik etorritako sukaldariak ere izango dira Forumean, hala nola, Dalila y Renato Cunha (Ferrugem), Pedro Lemos (Restaurante Pedro Lemos) eta Luis Américo (Mesa). Horretaz gain hainbat saio tematiko izango dira, adibidez, japoniar sukaldaritzarena Andres Medici (Osushi) eta Shinya Fukumoto japoniarraren eskutik (Ca’Sento); eta haragiena Yves-Marie Le Bourdonnec eta Dani Lechugarekin (Caldeni). Horiekin bateran ForumVinoko saioak ere azpimarratzeko ditugu non parte hartuko duten Cristina Alcala, Luis Paadin eta Rui Falcão. Etxeko txikienek tailer didaktikoak izango dituzte igandean Emil Samper (MasterChef2) eta Pablo Fernandezen eskutik (Escuela de Hostelería Álvaro Cunqueiro).

Forumeko Azoka Profesionalak sektorearen ideia orokor batera gerturatzeko aukera eskainiko du. 600 marka eta 125 erakusle inguru bilduko 6.000 metro karratuko azokan, iazkoarekin konparatuz %45 hazkundearekin. Hainbat markek euren ekintza propioak antolatu dituzte, azokaren baitan ospatuko direnak, zitarako gehigarri erakargarri bat izanik. Forumeko azoka, urtetik urtera, bai tamainu zein kalitatean hazi egiten da, aurtengoan gainera nazioarteko marken presentzia da berritasunetako bat; Portugaldik etorritako ordezkaritza batek Porto gunea, gonbidatutako hiria, hornituko du, euren ardoak buru dituztela, bien bitartean Italiatik etorritako hainbat enpresek italiar sukaldaritzaren produkturik onenak erakutsiko dituzte Forumean.

Azokako berritasunetako bat izango da Cook Trends gunea, Bartzelonako 2014ko edizioan estreinatua. Kaleko janariari omenaldi gisakoa da, bertan bisitariak bere produkturik gustokoena edo menu oso bat osatzeko aukera izango du mundu osoan zabaltzen ari diren ostalaritza formatu berritzaile eta berezietan. Food truks-etatik hasi eta kaleko sukaldaritza tradizionaleko postu sinpleetara, bidean aurkituta sukaldaritza berdea, Peruko cevicheak edo mexikar janaria. Cook Trend munduan zabaltzen ari diren joera berrien erakuslehio izan nahi du. Bisitariak proposamen desberdinak dastatzeko aukera izango du dastatze tiketak hartuta, Ultramarinos gunean beste delicatessen produktu batzuk dastatzeko aukera ere izango da tiket berarekin, gaztak, mermelada edo kontserbak.

A Coruña 2015 Forum Gastronomikoak hainbat lehiaketa ere biziko ditu. Picadillo eta Cociñeiro do Ano sariak banatuko dira eta Pulpeiras/os V Txapelketa eta Garagardoa Zerbitzatzeko Galiziako II Lehiaketa ospatuko dira, azken hori Estrella Galiciak babestua, beste askoren artean ere Forum-eko babesle dena.

Fórum Ciudad

Igandera bitarte A Coruñak FOrum CIudaden baitan antolatutako ekintzekin gozatzen jarraituko du, arrakasta handia izaten ari den ekimena eta bere ekintzetako batzuetan sarrera guztiak agortu dituen.

Cook Trend atzo, 12 osteguna, estreinatu zen Obeliskoaren inguruan, eta bertan jarraituko du gaur, 13 ostirala, eta bihar, 14 larunbata, jarraian ExpoCoruñara mugitzeko, non jendeak 15.16 eta 17an aurkituko duen.

Coruñako biztanleek eta bisitariek Forum Tapasen parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, martxoak 14 arte taberna eta jatetxeek momenturako prestaturiko pintxo edo tapa berezi bat dastatzeko aukera izango dute. Bestela, aukera dute Plato&Vino eta Menu Saborea Coruña-reko espreski sortutako platerrak dastatzeko, hurrenez hurren, martxoak 17 eta 14 arte luzatu dira bi ekintza horiek.

Martxoak 15 igandean “Bi hiri, lau esku”-ren txanda izango da, Coruñako hainbat jatetxek Santiagoko sukaldari gazteei euren ateak zabalduko dizkiete. Elkarlanean egindako sorkuntzak eskainiko dituzte. Gainera, Forum Ciudad-ek Vermut Saiok ere baditu musika taldeek girotuta; eta baita A Coruña osoa zehar banatzen diren dastatze eta ikastaroak ere Forum guneetan jendeak produkturik onenak dastatu eta ezagutu ditzan.