A.K. Damm: Alsaziako garagardoa

Fintasun frantziarra eta izaera alemaniarra

A.K.Damm, Damm Garagardoen 125. urteurrena ospatzeko sortu zen (2001ean). Garagardo honekin, Dammen sortzailea eta garagardo maisua omendu nahi izan zen, August Kuentzmann Damm.

A.K. Damm, August Kuentzmann Dammek Alsaziatik ekarritako metodo orijinala hobekien islatzen duen garagardoa dugu. Alsazia, Frantzi eta Alemaniaren artean kokatua dagoen eskualdea dugu, garagardo-tradizio luzekoa. Gaur egun Frantzia bada ere, historiako hainbat garaitan, Alemaniaren parte ere izan zen. Horregatik, eskualde honen izaerak bi herrialdeenak nahasten ditu.

Alsaziako berezko errezeta

A.K. Damm, izaera berezikoa, kalitate handikoa eta esklusiboa den garagardo bat da.

Hori, Damm garagardoaren sortzailearen berezko errezeta jarraituz egindako prozesuaren emaitza da, osagaien hautaketa zainduari, eta upategian egindako prestaketa prozesu zaindu eta mantso bati.

Emaitza: uztartze bikaina Alemaniako izaera eta Frantziako fintasunaren artean.

Aurkezpen esklusiboa

A.K. Dammek, ontziratze sofistikaatu bat du: tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu, Alsaziako naturaltasuna indartuz, eta baita garagardoaren izaera esklusiboa.

Hala nola, zikoina, Alsaziako ikurra, protagonismoa du etiketan eta baita lepokoan ere.

Dastaketa oharrak

Islada txigortuak dituen kaobea kolorea du, urre ikutua duen aparrarekin. Garagardo garbi eta distiratsua da, burbuila sendo eta delikatu batekin.

Usain espeziadun eta sarkorrak nabarmentzen dira. Gozo-mikatz sentsazioak, azidotasun puntu on batekin eta legami fresko sentsazioarekin orekatzen dira.

Txigortuek eta sortzen duen listuak, izaera delikatu eta zaporetsu bat ematen diote garagardoari.

Flauta itxurako kopa batean hartzea gomendatzen da. Kontsumorako tenperatura egokia 5-7º bitartekoa da.