Adobaturiko oilasko hegaltxoak

Lehenik eta behin hegaltxoen adoboa prestatuko dugu laranja baten zukua, piperrautsa, ozpin pixka bat, gatza eta txorizero pulparen goilarakada bat nahastuz. Dena ondo nahasten dugu eta bertan sartzen ditugu hegaltxoak, aurrez artikulaziotik erditik moztu ondoren, bertan izaten ditugu 3-4 orduz noizean behin buelta emanez.

Saltsarako kazo batean irakiten jartzen ditugu beste laranjaren zukua, txorizero pulparen goilarakada bat, ozpin txorrotada bat eta ezti apur bat.

Amaitzeko, oilasko hegaltxoak olio askotan frijitzen ditugu eta saltsarekin batera zerbitzatzen ditugu.

Osagaiak (4 pertsona):

- 4 oilasko hegaltxo
- 2 laranja
- Piperrauts gozoa (mina ere erabili daiteke)
- Txorizero piperraren pulpa
- Ozpina
- Eztia
- Olioa