Afari eta garagardo-dastaketa Kata4n Keler eta Dammekin

Atzokoan afari-dastaketa bikain batekin gozatzeko zortea izan genuen. Afaria Donostiako Kata4 jatetxean ospatu zen eta Keler eta Damm garagardoak ezagutu eta dastatzeko aukera izan genuen. Hauekin plater bikain eta goxoak ere jateko aukera izan genuen. Dena batuta, esperientzia gastronomiko bikain batekin gozatzeko aukera izan genuen atzokoan.

Gaua, Carlos Cervanes, Dammeko garagardo maisuaren azalpenekin hasi zen. Garagardoaren historiaren apunte bat edo beste eman ostean, honen xehetasun batzuk eman zizkigun, hala nola, hiru garagardo mota daudela: fermentazio altukoa, fermentazio baxukoa eta bapateko fermentaziokoak.

Azalpena eta aurkezpen guztien ondoren, plater goxo eta garagardoaz gozatzeko ordua iritsi zen. Afaria, marinaturiko sardina eta barazkitxoekin hasi zen. Hau bustiz edan genuen A.K. Damm garagardoa, %100 maltadun garagardo bat eta Dammen sorreraren 125. urteurrenean sortutakoa.

Gaueko bigarren platera izan genuen: olagarroa, romescu saltsa eta tomate mermeladarekin, Ferran Adriari eginiko omenaldi bat. Sukaldari katalandarrak, bere somelier eta Dammeko garagardo maisuekin batera, sortu zuen Inedit, munduan gaur egun dagoen coupage garagardo bakarra.

Olagarroaren ondoren, juka frijituaren gainan kokatutako berdelaz gozatu genuen, harrigarria juka frijitu eta berdelaren arteko zapore nahasketa. Plater honekin batera edan genuen Weiss Damm garagardoa, Dammen egiten duten Hefe-Weissbier estiloko garizko garagardo bakarra.

Jarraian, zurrukutuna eta bakailao brandada kausera jan genuen, Raderberger, Dresdenen egin eta Alemanian gehien saltzen den garagardo alemaniarrarak lagunduta.

Aurrera jarraitu genuen tenperatura baxuan egindako Carrascoren txerri masail iberiko batzuk eta Kelerrekin, Damm etxearen izen handietako bat.

Afari-dastaketa honi amaiera ezin hobea emateko “mini-hamburgesa patata frijituekin”, txokolatezko trufa macarons-a, mango, tomate coulisa eta ingeles kremarekin dastatzeko aukera izan genuen. Hau laguntzeko, Bock Damm, Bock estiloko garagardo beltza edateko parada izan genuen.

Esperientzia bikaina eta aukera baduzu guztiz gomendagarria izan zen. Asko ikasi eta gozatu genuen. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Kelerreko jendeari, Dani, Elena, Carlos, eta Kata4ko lan-taldeari, lan bikaina egin baitzuen gau osoan zehar.