Afari lirikoak itzuli dira Abades Triana-ra

Gaurkoan esperientzia berezi baten berri ematera gatoz. Seigarren urtez jarraian, Abades Triana, Sevillako jatetxeak, afari-lirikoak ekimena antolatu du datorren urriak 31-rako. Gaueko 21.00tan hasita, sukaldaritza eta opera onak uztartuko dira ikuspegi bikain baten itzalean, Urrezko Dorrea eta Guadalquivir-ko ibai-bazterrean.

Hain egun berezirako, Abades Triana jatetxe lan-taldeak, menu berezi bat prestatu du, Mundo Liriko-ren kantaldia bikain lagunduko duena. Abades Triana-ko lan-taldea, Elias del Toro du sukaldaritza buru, Francisco Gayurt zerbitzari buru eta Silvia Flores sumiller-ak osatzen dute.

Menuak bost plater izango ditu, ondoren aipatuko ditugun hauek:

– Orburu Vichyssoise-a, ahate-urdaiazpiko coca eta Payusnaya kabiarrarekin.

- Kalabaza Capelli-a trufaturiko porru purearekin.

- Bieira eta bacon ketu kurruskaria.

- Legatza, menta eta ilar emultsioa eta kalamar tinta.

- Idi hostopila, Pedro Ximenez-ekin prestaturiko perretxiko eta patata gainerrearekin.

- Abades Triana-ko txokolatea.

Guzti hori, ekitaldi berezi honetarako aukeratutako ardo sorta bikainarekin. Guzti hori, 60€ pertsonako salneurrian.