Ahate koktela hostore tartaletan

Giharrea eta arandoiak salteatzen dira tipula eta azenario pittin batekin. Ondoren brandy gutxi batekin sutzen dugu. Behin hotza dagoenean, giharrea mozten dugu eta urdaiazpikoarekin nahasten dugu. Dena tartaletan ezarri eta maionesa pittin batekin apaintzen dugu.

Osagaiak:

- 100 gr ahate giharre
- 100 gr ahate arandoi
- 60 gr ahate urdaiazpikoa
- 4 tartaleta

Hotel Londres-en pintxoa