Aingira espinagadaren ravi-olia

Oliba-olio ravi-olia:

Oliba-olio ravi-olia prestatuz jarriko gara martxan. Horretarako, oliba-olia, garrofi goma, xantana eta gatza nahastu eta 40ºC-tan berotuko dugu. Tenperatura egokia hartu duela ikustean, sutik kendu eta urarekin emultsionatzen dugu, gelatina gehituz. Behin gelatina urtu dugula, orea sulfurizaturiko bi paperen artean zabaldu eta mamitzen utzi.

Coca de trampo oinarria:

Coca de trampo lortzeko ondo nahastuko ditugu olioa, ura, legamia, gantza eta gatza; irina gehitzen goaz pixkanaka-pixkanaka eskuetan itsasten ez zaigun ore bat lortu arte. Behin orea prest dugula, 3 h egoten uzten dugu. Behin denbora hori pasata, berriro ere oratu eta orea luzatzen dugu. Behin luzatuta, molde karratu batekin moztu eta labean egin.

Ravi-oliaren betegarrirako:

Ravi-oliaren betegarria prestatzeko tipula moztu eta sutan jarriko dugu. Behin prest dugula, ilarrak, zerba xehatua eta ziazerbak gehitzen dizkiogu, eta kozinatzen uzten ditugu ur guztia lurrundu arte. Behin ur dena lurrundua, txigortutako pinaziak eta mahaspasak gehitzen dizkiogu, nahasketa onduz gatza, Verako piperrauts eta piperrauts beltzarekin (beldurrik gabe, betegarriaren ezaugarrietako bat da). Behin dena prest dugula, betegarria ondo iragazi eta hozten utzi.

Tomate konfitura:

Pintxoaren azken osagaia prestatzeko, tomateei ur irakinetan beroaldi bat eman, zuritu, ura kendu eta lauki txikitan mozten ditugu. Osagai guztiak nahastu eta irabiatu egiten ditugu.

Aurkezpena:

Behin osagai guztiak prest ditugula, olio gelatinaren karratu bat mozten hasten gara, erdian betegarri pixka bat jarri eta beste olio gelatina karratu batekin estaltzen dugu. Ravi-olia coca oinarriaren gainean jartzen dugu eta denbora laburrez erretzen dugu soplete batekin, ravi-olia itxi dadin. Gainean tomate konfitura jarri eta amaitzeko menda orri frijitu bat.

Osagaiak:

Oliba-olio ravi-olirako:

• 0,8 garrofi goma
• 0,8 xantana
• 100 ml ur
• 100 ml arbekina oliba olio
•  Geltaina orri baten unitate ½

Coca de trampo-ren orerako:

• Arbekina oliba olioaren goilarakada bat
• Bi ur taza
• Legami zati bat
• Txerri gantzaren goilarakada bat
• Irina (beharrezkoa dena)
• Gatza

Ravi-olia betetzeko:

• Erretako aingira
• Zerba
• Ziazerbak
• Tipula
• Ilarrak
• Pinaziak
• Vera-ko piperrautsa
• Mahaspasak
• Gatza, piperrauts beltza

Tomate konfitura:

• Tomate kg bat
• 300 gr azukre
• Kanela adar bat
• Limoi zukua

Igor Rodriguezen errezeta

Eva Pascualen argazkia