Antxoa marinatuak txangurro eme kremarekin

Bi ozpinak nahastu eta bertan antxoak marinatu* hiru orduz. Gero antxoen solomoak bereizi hezurretatik eta oliotan eduki beste bi orduz.

Txangurro krema prestatzeko, bere mamia, letxua, urdaiazpiko egosia eta arraultza gogortua txiki-txiki egin eta ongi nahastu ketchupa, maionesa eta whiskyarekin.

Bizpahiru antxo-solomo jarrri ogitxigortu berri baten gainean eta txangurro kremarekin estali.

Osagaiak:

- Antxoak
- Ardo ozpina
- Sagardo ozpina
- Oliba olioa
- Girasol olioa
- Gatza,
- Txangurro emea
- Letxu kixkurra
- Urdaiazpiko egosia
- Arraultza gogortua
- Ketchup-a
- Maionesa
- Whisky
- Ogi txigortua

Txepetxa Tabernaren errezeta