Antxoak, pistatxoak eta marrubiak

Lehenik eta behin, pistatxoak txiki-txiki egin. Olioarekin eta ozpinarekin robotean edo irabiagailuan ozpin-olioa prestatu, pistatxoa gaineratu, eta bere horretan utzi.

Ogiaren gainean antxoa marinatuak jarri eta pistatxoarekin egindako ozpin-olioarekin apailatu. Marrubia xaflatan ebaki, plantxan markatu, eta pintxoa apaintzeko erabili.

Osagaiak:

- Ozpinetan marinaturiko antxoak
- Ogia
- Marrubi naturala
-  Pistatxoa
- Olio birjina
- Jerez ozpina