Arabako Pintxoaren I Aste Nagusia

51 establezimendu eta 101 pintxok eman dute izena Arabako Pintxoaren I Aste Nagusian. Arabako Lurralde Historiko osoan zehar banatuta, pertsona orok ahalko du pintxo hauekin gozatu ekainaren 26tik, uztailaren 6ra bitarte.

Pintxoaren Aste Nagusi honek ondorengo helburuak bilatzen ditu: barrako ostalaritza bultzatzea; sektore honen inguruko publikoaren ezagutza indartzea, euren sorkuntza eta sukaldaritza ezagutaraziz; Arabako produktua baloratzea; kontsumoa bultzatzea eta Arabako Lurralde Historikoko establezimenduetan eskaintzen diren kalitate handiko pintxoen etenik gabeko hobekuntza sustatzea.

Hauek dira Arabako Pintxoaren I Aste Nagusian parte hartuko duten 51 establezimenduak: 4 Azules; Asador Borda Berri; Asador Hondarribia; Aupa! Food & Life; Bar Gardoki; Bar Neptuno; Bar Restaurante el Túnel; Bar Restaurante Los Pedroches; Bar Toloño; Bar Txiki; Baztertxo; Cafeteria Aldama 1885; Cafetería Ataria; Cafetería El Pregón; Carey Bar; Casa Juan; Cervecería La Duna; Cube; Dolomiti; El Portalón; Erkiaga; Gasteiz-bi; Gran Hotel Lakua; Hotel Jardines de Uleta Suites; Hotel la Casa del Patrón; Hotel Silken Ciudad de Vitoria; Hotel Villa de Laguardia; Kiosko Zabaltegi Florida; La Malquerida; Los Arcos de Quejana; Oh! Tapas & Copas; Posada del Duende; Puerta Grande; Restaurante Arkatza; Restaurante El Mesón; Restaurante Izaga; Restaurante Izartza; Restaurante La Huerta; Restaurante Urkiola; Restaurante Zabala; Saburdi; Sagartoki; Tabanco; Taberna Carey; Taberna O´Carallo; Taberna Perretxiko; Usokari; Vinum; Virgen Blanca; Xixilu; eta Zabaltegi Judizmendi.

Arabako Pintxoaren I Aste Nagusiak epaimahai herrikoia eta profesionala izango ditu. Lehenengo bezeroek osatuko dute, boza emateko parte hartzen duten tabernetan aurkituko dituzten paperak bete edo internet bidez, leihaketako webgunean, egin dezakete. Bigarrena, profesionala, gastronomian adituek osatuko dute eta euren epaia emateko orduan honako kontuak izango dituzte kontuan: osagaien arteko elkarketa, kreatibotasuna, aurkezpena, establezimenduan jasotako trataera eta bertako osagaien presentzia.

Andoni Gómez “Tazo”: Eskola Zaharra de Ali (Vitoria-Gasteiz) elkarte gastronomikoko kidea.

Bittor Rodríguez: Dietista-Nutrizionista eta EHUko Elikagaien Teknologia eta Zientzian Doktorea.

Cristina Martínez “Garbancita”: www.garbancita.com gastronomia blogeko editorea.

Félix Manso: Irungo Gaztelumendi Antxon (Repsol Gidako izar bat) jatetxeko sukaldari gasteiztarra.

Fernando González de Heredia “Tote”: Euskadiko Gastronomia Akademiako kidea.

Iñaki Suárez: Sumilerra. Euskadiko txapelduna 2005-2006ean.

Josema Azpeitia: Ondojaneko kazetari gastronomikoa.

Juan Antonio González: LA FAVORITA (Burgos) jatetxeko sukaldeko nagusia.

Juantxo del Olmo: Eskola Zaharra de Ali (Vitoria-Gasteiz) elkarte gastronomikoko kidea.

Oraitz García: Diario Vasco eta Gastrofestako kazetari gastronomikoa.

Sariak honako hauek izango dira:

Lehen saria: Urrezko pintxoa
Bigarren saria: Zilarrezko pintxoa
Hirugarren saria: Brontzezko Pintxoa
Herritarren pintxoaren saria (publikoak aukeratua, bozkatzen duten guztien artean bi pertsonentzako saritutako pintxoen dastaketa zozketatuko da).

Sari banaketa uztailaren 10ean ospatuko da eta ordura arte ez dira jakingo irabazleen izenak.

Informazio gehiago: www.semanadelpintxo.com