Aratz, gozatu dezagun parrilaz

Aratzek aurki beteko ditu, bere zilar ezteiak, bere mahaietan eseri diren guztiei euren sukaldeko maisutasunaz gozarazten. Donostiako Igara auzoan kokatua dagoen jatetxe honek 1989. urtean zabaldu zituen bere ateak Javier Zabaleta eta Javier Alberdiren eskutik. Gaur egun, Xabier eta Iker Zabaleta dira jatetxearen ardura daramatenak, nahiz eta euren arreba Miren eta Loreren laguntza izaten duten eta bere momentuan ere zendu zen Aitor Zabaletarena.

Aratz Erretegian, euskal sukaldaritza tradizional bikain batekin gozatzeko aukera izango dugu, non protagonistak produktuak diren. Hauek, ondo zaindu eta maisutasunez prestatzen dituzte, momentuan, momentukoa eskainiz.

Produktuekin duten maila handiaz gain, aipatu parrila erabiltzen artistak direla, nondik gastronomia eta sukaldaritza zaletu orok txoratuko dituen platerak ateratzen diren, txuletak, erreboiloa, bixigua edota olagarroa, horren adibide.

Plater hauei batzen zaizkie otarrain entsalada epela, onttoak plantxan foie eta saltsa gazi-gozoaz lagundurik eta zigalak plantxan eta Huelvako izkira freskoa bezalako itsaski platerak. Azkenburukoei dagokienez, aipatu beharrekoak dira gazta tarta eta yogur mousse-a fruitu gorriekin.

Baina ez pentsa Aratzen plater handi eta bikain hauekin bakarrik gozatzerik izango dugunik, sukaldaritza “informal-a” ere eskaintzen digute barran, otarteko, entsalada, ano eta pintxo aukera zabalarekin.

Urteak joan eta urteak etorri, bezeroen gustuak asetzen saiatu izan dira beti, horren islada dira Aratzeko bezero diren eta izan direnen izenak daramatzaten otarteko eta entsaladak, hala nola, Telle otartekoa, solomoa, gazta, mahonesa eta york urdaiarekin eginda eta Arbil entsalada, york urdaia eta gazta gehituta dituen entsalada nahasi bat.

Anoei dagokienez aurkitu ditzakegun plateren artean dauzkagu kalamarrak, haragi egosia tomatearekin edota denboraldiko piparrak. Pintxoei dagokionez, goizean zehar tortila desberdinez gozatzeko aukera dugun bitartean, arratsaldean pintxo anduagoak aurkitzen ditugu, hala nola, foie, ganba brotxeta edota txangurroz beteriko piperra.

Sukaldeko eskaintza guzti hau, Aratzeko upategian dituzten 400 ardo desberdinetako batekin lagundu dezakegu, bazkaria borobiltzeko. Esan, upategi hau Donostiako garrantzitsuenetariko bat dela.

Donostiako gastronomiaren erreferentzia izatea lortu du Aratz Erretegiak, bere sukaldeko lan bikain eta parrilarekin duen maisutasunarengatik.

Ez izan dudarik, gerturatu eta gozatu, ez zarete damutuko. On egin!

Izena: Aratz Erretegia

Helbidea: Igara Bidea 15 (Donostia)

Telefonoa: 943219204

Jantokia: 1, 100 pertsonentzat / Terraza 1, 48 pertsonentzat

Itxi: Inoiz

Salneurria: Eguneko menua 10,20€ / Karta 40-50€