Arkume eta patata hostopila

Arkumea txilindronean egin. Patatak zuritu, xerra finetan moztu eta frijitu. Gatzatu eta zapaldutako baratxuriarekin igurtzi. Honetaz gain, julianan moztutako tipula eta piper berdeak ezarian-ezarian egingo ditugu.

Patata xerra bat plater baten gainean jarri. Xerratan moztutako arkumearekin estali eta beste patata xerra bat jartzen zaio gainetik. Ondoren tipula eta piper berdeekin eginiko saltsa gainean jarri. Hirugarren patata xerra jarriko dugu eta saltsa goilarakada batekin apaindu. Hostopilaren hosto eta hosto bitartean ere isuri saltsa.

Osagaiak:

- Arkumea
- Patata
- Típula
- Baratxuria
- Piper berdea
- Azenarioa
- Ardo txuria

R.K. Tabernaren errezeta