Arkume mini-hanburgesa
Mini-hanburgesa:
Pintxoa, mini-hanburgesa prestatzen hasten gara. Alde bakoitzetik 2 min markatu, ez dezan zuku asko askatu eta zaporetsuago geratu dadin.
Patatak:
Patatak, tipularekin, baratxuriarekin eta ezkaiarekin konfitatzen ditugu su eztian.
Aurkezpena:
Plater laukizuzen bat hartu eta erdia arkumearen mini-hnaburgesa jartzen dugu, alde batean konfitaturiko patatak, Himalayako gatzarekin onduak, eta beste aldean espeziak dituen Mediterraneoko gatzarekin ondutako entsalada. Aurrean, mostazak eta saltsa gazi-gozoa kokatzen ditugu.
Osagaiak:
Mini-hanburgesarentzat:
• Arkumearen hankeko hezurrik gabeko haragi xehatua
Konfitaturiko patatentzat:
• Patata
• Baratxuria
• Tipula
• Ezkaia
Entsaladarentzat:
• Kimuak
• Pinazia
• Trufa olioa
• Modena Spraya
Ontzeko:
• Mostazak: frantseasa / pistatxoa / eztia / haziduna
• Gatzak: Himalayako gatza / Maldón gatza / Espeziak dituen Mediterraneoko gatza
• Saltsa gazi-gozoa
Ruben Gonzalezen errezeta (Nagusiaren Etxea/Murgia)
Eva Pascualen argazkia