Astelehenean martxan Minimal2

Martxoa martxan jarriko da MINIMAL, Miniaturazko Goi Mailako Sukaldaritzaren Jardunaldien bigarren edizioarekin. Iaz ehun profesional inguru bildu ziren pintxo eta tapen azken berrikuntzak ezagutu eta horien inguruan eztabaidatzeko, sektoreko hainbat maisuren eskutik.

Ekitaldi honetan, eta formula errepikatuz, ehun sukaldari inguruk teoria eta praktika batuko dituzte martxoaren 2 eta 3an Murgiako Nagusiaren Etxean, 10 sukaldari ezagunek euren pintxoek sekretuak aurkeztu eta azalduko dituzte showcooking, hitzaldi, tertulia eta dastatzeen bitartez. Helburua: sukaldari maisuen errezetarik arrakastatsuenak ikasteaz gain, sukaldeko profesionalentzat formakuntza, eztabaida eta lankidetza gune bat sortzea.

Murgiako Nagusiaren Etxean egin den prentsaurrekoan parte hartu du Ruben Gonzalezek MINIMALeko arlo gastronomikoko arduraduna, bere hitzetan, aukera paregabea eskaintzen dute jardunaldiek profesionalek gertutik ezagutu eta ikas ditzaten 2014ko pintxorik onenak. Mikel Fiestras, Gasteizko La Huerta jatetxeko sukaldari eta Minimal Juniorreko arduradunak, ekimen berri horren inguruan hitz egin du adieraziz etxeko txikienek primeran pasako dutela igande goizean gastronomiaren zita dibertigarrian.

Sonia Garciak, bere aldetik, Baseclick, antolakuntzako enpresaren ordezkari gisa, jardunaldietan parte hartuko duten maisu ororen inplikazio eta lana eskertu du. Babesle publiko zein pribatuen laguntzaren garrantzia ere azpimarratu, bereziki eskertuz Basquetourren laguntza, Euskadi Gastronomika bere produktuaren klubaren bitartez laguntzen du MINIMAL.

10 sukaldari “maisu”

MINIMALerako osatu den maisuen zerrendan ditugu prestigio handia duten eta egungo gastronomiaren munduan ospatzen diren pintxo txapelketa nagusienetako irabazleak: Mitxel Suarez; Igor Rodriguez; Pascal Etcheverria; Helena Rodriguez Centeno; Juan Antonio Gomez; Jesus Iñigo; Koldo e Iñigo Kortabitarte; Jose Ignacio Castrodeza; eta Alex Mugica. Hitzaldiak ixteko bertan parte hartuko du ere Nagusiaren Etxeko nagusi den Ruben Gonzalezek.

Jardunaldi gastronomikoetan zehar Arabako produktuei arreta berezia jarriko zaie eta Ruben Gonzalezek Arabako osagaiak erabiliko ditu MINIMAL’15-ko inaugurazio bazkariko plater guztietan.

MINIMAL Junior eta dastatze afaria

Berrikuntza gisa aurtengoan publikoa ere presente izango dute MINIMAL jardunaldiek. Jendeari orokorrean zuzendutako egun bat antolatu dute, egun hori martxoak 1 izango da.

Alde batetik, 8 urtetik gorako etxeko txikienek MINIMAL Juniorren parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, Mikel Fiestras (La Huerta), Julius Bienert (Canal Cocina) eta Ruben Gonzalezek hainbat errezeta eta sekretu erakutsiko dizkiete umeei.

Beste alde batetik, nahi duen orok egunean bertan jardunaldietan parte hartuko duten sukaldariek 2014ko pintxo onenekin prestatutako dastatze menuaz gozatzeko parada izango du.

Omenaldiak, dastatzeak eta produktu azoka

Iazko edizioan bezala aurtengoan ere omenaldi bat egingo zaio bere ibilbide profesionalean zehar gastronomiari asko eman dion pertsona bati. Aurtengoan omendua Diego Guerrero Madrilgo DSTAGE jatetxeko sukaldari arabarra izango da.

Azkenik, Basquetour eta Gorbeia Turismo Jomugaren laguntzari esker, martxoak 4 eta 5ean MINIMAL jardunaldietarako kokatuko den karpan publiko orokorrari zabaldutako bi jardunaldi ospatuko dira non inguruko eta Arabako produktuak ezagutu, dastatu eta erosteko aukera eskainiko duen produktu azoka bat egongo den.