Aura, Rueda Jatorrizko Izendapenean errotutako upategia eta izaera handiko ardo txuriak soilik egiten dituena, bultzada garrantzitsu bat eman dio bere ikur nagusienari: Aura Verdejo. 2013ko ardoa, mahastietan eta egite-prozesuan egin den lan zorrotzaren emaitza da, izaera eta espresio indartsuko ardoa lortuz. Bere kalitatea, etengabeko garapenean, sari askok azpimarratu dute: ‘Concours Mondial de Bruxelles 2012’an urrezko domina; ‘Bacchus 2012’ eta ‘Decanter World Wine Awards 2011’ean zilarrezko domina; puntuazio bikainak eskuratzeaz gain, 2014ko Gourmets Gidak eman dizkion 93 puntuak besteak beste.

Aura Verdejo ahalmen handiena duten lur-eremuetan landatutako mahatsarekin egiten da: Los Llanos lursaila, 20 urteko antzinatasuna eta 803 metroko altuera duena; eta La Avutarda lursaila, 10 urteko mahastiak eta 780 metroko altuera duena.

Auraren ezaugarri berezienetako bat, mahats-biltzea eguzkia jarri ostean egiten dela da, munduan hau egiten duen upategi bakarrenetariko bat da. Mahatsa, gauerdi eta goizeko zazpiak bitartean biltzen da eta upategira gurdi txikietan eramaten da. Gaueko tenperatura eta lasaitasunak, mahats-mota honen ezaugarriak ahalik eta gehien mantentzea baliatzen du.

Prestaketa:

Behin mahatsa upategira iristen dela, 24 eta 38 ordu bitartean hozten da, tenperatura 8-10ºCtara iritsi arte. Jarraian, upategira eraman, eta bertan beratzen da, hotzean, 6-8 orduz. Honen helburua, verdejoaren usain ezaugarriak lortzea da.

Hartzitzean oinarrizko-muztioak eta lehen-prentsatzeko muztioak erabiltzen dira. 15 egunetan zehar ematen da eta jarraipen zorrotz bat egiten da, etengabeko dastaketak eginez. Ontzea, soka txirikordatu finen gainean kokatutako gordailuetan egiten da, ahoan konplexutasun eta bolumen gehiago izan dezan. Behin hau bukatuta, ardoa geldirik mantentzen da botilaratu aurretik, ardo borobilago eta egituratuago bat lortzeko.

Ardoaren ezaugarriak:

Izera handiko ardo bat dugu, Teresa Rodriguez enologoak zuzenduta, mahastietan eta egite-prozesuan egindako lanaren emaitza. Bistari dagokionez, lasto-kolorea eta ikutu berde eta urrezkoak dituen hori zurbil kolorea du.

Sudurrean, fruitu eta lore usain sendoak ditu eta mineral ikutu leunak, usain sakon eta konplexuen sorta atsegin baten barruan. Azkenik, ahoan, aurreko urteetako ardoak baino zaporetsuagoa, koipetsuagoa, freskoagoa eta nerbio gehiagokoa dugu.

Teresa Rodriguezen hitzetan: “Izaeraz betetako ardo bat dugu, Verdejo mahatsaren esentzia eta jatorria birkonkistatzen duena, Jatorrizko Izendapenaren ezaugarri den barietatea”.