Azkena: miniaturazko kutixiak

Gaur artikulua kirol kazetaritzako ikur baten aipuarekin hasi nahi dut, Andres Montesek askotan aipatzen zuen bizitza zoragarria izan daitekeela, eta hori hala dam Donostiako La Bretxa Merkatuan kokatua dagoen Azkena tabernako mahaiean eseri eta bertako miniaturazko kutixiak dastatzen hasten zarenean.

Aitortu beharra daukat duela gutxi arte ez nintzela lehenengoz egon Azkena tabernan, bere barran eseri eta bere pintxo sortako batekin gozatzera geruratu, oso ondo hitz egin zidaten taberna honen inguruan, baina nahiz eta 2001ko maiatzaren 1tik zabalik daraman arren, 2015 honetako nire aurkikuntzarik esanguratsuenetako bat izan da.

Tabernaren gidaritza Iñigo Mas eta Mertxe Bengoetxea, barra baten atzean 27 urte eraman eta profesio honen sekretu guztiak ezagutzen dituen senr-emazte bikote bat. Iñigok bere lehen urratsak Casa Tiburcion eman zituen bitartean, Mertxek Bodegon Alejandron eman zituen, gero euren bideak Martin Berasateguiren jatetxean bat egiteko. 1998an jarri zuten abian Diz taberna Groseko Zabaleta kalean, non Mertxek barra sukaldearengatik aldatu zuen, non egun jarraitzen duen, jo ta fuego, bere kabuz ikasi ditu sukaldaritzaren sekretuak.

Azken urratsa 2001an eman zuten Azkena tabernako pertsiana altxa zutenean, eta hor jarraitzen dute  egun, merkatuko langile zein bertara gerturatzen diren bisitari guztiak euren sukaldaritza bikainarekin gozatuarazten.

Goizeko 8tan jartzen dira martan merkatuko elkargunea bihurtzen da ordu horretan egunari aurre egiteko gosari on batekin hasiz eguna. Lehen orduko eskaintza zabalaren artean azpimarratzekoa Azkena Gosaria dugu, eguan behar bezala hasteko aproposa: patata tortila pintxoa, urdaiazpiko ogitarteko edo tosta, laranja zukua eta kafea.

Hortik aurrera Azkena tabernan miniaturazko sukaldaritza bikain bat dastatzeko aukera izango dugu, pintxo sorta eder eta goxo batek gobernatuta, non gure sukaldaritzaren berezkotasuna mantentzen duten, merkatuko sukaldaritza tradizional bat miniaturan eskainiz. Denboraldiko produktuekin asko jolasten dute eta pintxoen eskaintza aldatzen joaten da horien denboraren arabera, batez ere arrainei dagokionean.

Etxeko berezitasunetako bat tortilak dira, bederatzi zapore ezberdinetakoak eskaintzen dizkigute, denak hala denak bikainak, tortila pintxoaren maitale oro zoratzeko gai direnak. Tortilak izan daitezke: patata, bakailao, antxoa, berdela, kalamarra, txipiroia, tipula odolkia, txanpinoia eta txistorra.

Tortilekin batera aurkituko ditugu konfitaturiko bakailao tipula eta piper berdearekin txipiroia bere tintan eta pipermin saltsa batez lagunduta, edo txekor isatsa txanpinoi, pina eta txokolatearekin. Horretaz gain, eskaintza aldatu egiten da merkatuak eskaintzen dituen produktuen arabera, horren adibide, gure arraindegietara hegalaburra iristean eskainiko digute hegalaburra txipiroia tintan, azelga penka eta arroz banbuarekin.

Beti izango dugu taberna ondoan kokatua dagoen jantoki goxoan eseri eta sukaldari gutxiren esku dagoen pintxo menu zoragarri bat dastatzekoa, denon gozamenerako diren pintxo sorta eder batekin, bere aurkezpen zainduarengatik ere harrapatzn zaituztenak.

Guk menu hori dastatzeko zortea izan genuen. Hasteko, Lata, marinaturiko antxoa bertako tomate eta sagar aparrarekin, hori guztia, lata batean aurkeztua; jarraitzeko alberjinia hirugihar eta gaztareko arto hondarraren gainean; barazkitxo eta olagarro entsalada; tipula eta aza odolkia babarrun beltz saltsarekin eta menda eta txokolate xafla baten gainean; “ostra faltsua” bakailao kokotxa saltsa berdean olagarro xafla eta berberetxo aparrarekin; ahate ukondoa txanpainean mihilu eta laranjarekin; eta izozturiko likor krema sagar kurruskari, izoztutako hur krema eta bainila aparrarekin. Hori guztia amaierako ezusteko eta guzti, Guggenheim pintxoa, gazta kurruskaria, potxaturiko tipula, antxoa, piper gorri eta tomate gozoarekin (lasai egon aurki izango baitute Kursaal pintxoa ere eskaintzan).

Gure miniaturazko sukaldaritzari eginiko omenaldi bikaina, gure sukaldaritzako ikur den pintxoarekin gozatzeko bertara erromesaldia egitea derrigorrezkoa da. Lana eta esfortzuarekin Azkena pintxoaren erreferentzia bihurtzea lortu du. On egin!

Izena: Bar Azkena

Helbidea: La Bretxa Merkatua 36 (Donostia)

Telefonoa: 615792655

Jantokia: Bat 15 pertsonentzat / Bat barran 15 pertsonentzat

Itxi: Igande eta jaiegunak / Ordutegia: astelehena eta larunbata 8tik-15tara / asteartetik ostiralera 8tik-17tara

Salneurria: Eguneko menua 20€ / Pintxoak 2,10-3,20€