Badator Gastrofestivala Madrilera

Madrilen ospatuko da Gastrofestivalaren bosgarren edizioa, urtarrilaren 24tik, otsailak 9ra. Ekimn hau bihurtu da, Madrilgo ekimen gastronomikorik garrantzitsu eta entzutetsuena.

Ekintza hau Madrid Destinok antolatzen du, Madrid Fusionekin lankidetzan, eta helburua du Madrilgo gastronomiaren kalitate eta aukera ezagutaraztea. 350 enpresa eta erakundek, zeintzuen artean dauden hiriburuko ikono diren Prado eta Thyssen-Bornemisza museoak, hartzen dute parte programazioa, urtero berriro eta sorpresaz beterik datorrena.

Bi astean zehar, 300 ekintza inguru ospatuko dira Madrilen, bost gai desberdinetan antolatuta: “Zentzumen esperientziak”, “Gastrocultura”, “Madrid Gastronómico”, “Gastrofashion” y “Gastrosalud”.

Gastronomia bost zentzumenekin

“Zentzumen esperientziak”-ek, dastaketa eta sukaldaritza-ibilbideak proposatuko ditu Madrilen zehar, lehengai berriak dastatu eta ezagutuz. Honekin batera hainbat momentuko instalakuntzen bitartez, sukaldaritza eta arkitektura batuko dira.

Gastronomiaren arlo kultura bizitzeko aukera izango du “Gastrocultura” atalean. Bertan, sukaldaritza oinarri duten ekintzak, margoa, argazkia, zinea, musika, antzerkia edota literatura bezalako arlo kulturalekin uztartuko dira.

“Madrid Gastronómico”-k, gure sabela gozarazteko proposamenak luzatuko dizkigu. Ohikoa bihurtu den “DegustaTapas”-i, oraingoan “Gure barra gustokoena Errioxar ardoarekin” batu zaio, 25 eta 40€ bitartean menuak eskainiko dituzten jatetxeak bilduko dituena; eta ikusgarria den “Afaldu izarrekin”, madrilgo jatetxerik onenetariko batzuetan, nazioarteko sukaldari garrantzitsuenen sorkuntzak dastatzeko aukera paregabea, 75€ren truke.

“Gozo ibilbideak”, Madrilgo gozodenda garrantzitsuenak ezagutzeko ibilbidea proposatzen digu, eta “Kolonbiako kafearen Ibilbideak” kafe onenarekiko apostua egiten duten establezimenduak ezagutzeko aukera emango digu.

Sukaldaritza eta moda eskutik helduta joango dira “Gastrofashion” atalean. Bertan, Madrilgo boutique onenetariko batzuk, euren erakuslehioak, hainbat produktu eta osagaiekin dekoratuko dituzte, Gastrofesstivala ospatzen den egunetan. Bestalde, “Menus by Elle”-k diseinua eta gastronomia uztartuko ditu, hiriburuko jatetxerik modernoenetan, 30€ inguruko menuak antolatuz.

Eta azkenik, “Gastrosalud”, osasungarriak diren hainbat plater eta errezeta bilduko dira bertan.