Bakailao entsalada piper oliozpinarekin

Patatak egosi, gatza duen urean, su ertainean, apurtu ez daitezela saiatuz. Behin egosiak ditugula, ur-izotzetan hoztu, azala kendu eta gorde.

Piperrak labean erreko ditugu. Horretarako, bandeja batean ipiniko ditugu, garbitu ostean, eta gatza eta oliba olioa gehitzen diogu honi. Labean sartzen ditugu 220ºtara 15 minutuz. Denbora hori igarotzean, buelta eman eta beste 15 minutuz izaten ditugu labean. Behin prest ditugula, aluminiozko paperarekin estaltzen ditugu, epeltzen direnean azala eta hazitxoak kentzeko. Bandejan geratzen zaigu piper zukua hartu eta zartagin batean jartzen dugu 5 minutuz irakiten, piperraren zapore osoa lortu eta gordetzeko. Zuku hau oilozpina prestatzeko gordeko dugu.

Oliozpinerako, 3 olio goilarakada botako ditugu, ozpin goilarakada bakoitzeko, gatz apur bat eta piperren zukua.

Bakailaoa, oliba olioan konfitatuko dugu, platera aurkeztu baino ordu erdi lehenago, epel mantendu dadin. Horretarako, bakailao oso beroa ez dagoen olioan sartuko dugu, 4 baratxuri alerekin batera. Konfitatzeko tenperatura baxua behar dugu, ez diogu irakiten utzi behar olioari. Bakailao laminak askatzen doazela ikustean, sutik atera.

Aurkezpena:

Oinarri gisa kokatuko ditugu patata xerrak, gainean piper zerrendak kokatuz. Gainean, aurretik oliozpinarekin prestaturiko letxuga kokatzen dugu, bakailao laminekin amaitzeko. Gainetik botako diogu piper oliozpin apur bat.

Osagaiak (4 pertsonentzat):

- 2 bakailao xerra
- Oliba olioa
- 4 patata ertain
- Letxuga desberdinak
- 1 piper gorri
- 1 piper berde
- 1 piper hori
- Gatza
- Ozpina
- 4 baratxuri ale