Patata egosi eta zerretan moztuko dugu. Bakailaoa frijitu eta xaflak bereiziko ditugu. Aurkezteko, lasagnaren eran egingo dugu, geruzetan, patatarekin hasita, tomate zerra mehe bat, bakailaoa xafletan, piper zerrenda batzuez apaindurik. Oliba olio, baratxuri, perrexil eta xerez-ozpinez onduko dugu.

Osagaiak:

- Patatak
- Pikillo piperrak
- Tomatea
- Bakailaoa
- Xerez-ozpina
- Baratxuria
- Perrexila