Bakailao eta esne-arkume jardunaldiak

Iragan ostiralean, azaroak 22, Gastrofestak daraman ibilbide motz baino oparo honetan, esperientzia berri batekin gozatzeko aukera izan genuen. Baseclik, enpresa irundarreko, Sonia Garcia eta Mikel Martinezek, Bakailao eta Esne-arkume lehenengo jardunaldira gonbidatu gintuzten. Jardunadi hauek gaur, Tolosako Botarrin, eta bihar, Donostiako Urbanon, dute jarraipena.

Lehenengo jardunaldi honetarako Hondarribiar gerturatu ginen, bertan, alde zaharraren oinetan dagoen, Hondarribiako Batzokian, menu eta esperientzia gastronomiko bikain batekin gozatu ahal izan genuen bertaratutako guztiek. Menua, Iñaki Gezala, Hondarribia eta Renteriako Batzokietako sukaldariak, eta Juanjo Fernandez, Valladolideko La Viña de Patxiko sukaldariak, prestatu zuten, ondorengo platerak eskaini zituztelarik: ajoarriero entsalada; muskuiluak plantxan bere zukuarekin; bakailao tako errea, ontto eta kokotxa eta pil-pil saltsarekin; gaztelako esne-arkumea eta “xamingosoa”, etxean eginiko yogurta, ahabi mermeladarekin.

Jardunaldi hauen bitartez, bi lurralde, Gipuzkoa eta Valladolid, eta bertako bi produktu, Bakailaoa eta Esne-arkumea, batu eta uztartu nahi dituzte. Aipatu, Gipuzkoan ospatzen ari diren hiru jardunaldi hauen aurretik, Valladoliden ere ospatu zirela Bakailao eta Esne-arkume Jardunaldiak, beste hiru afari tematikorekin.

Jardunaldiak, Bacalao Saborealo elkarteak antolatu ditu. Elkarte honek, Bidasoa inguruko bakailao enpresak biltzen ditu Santymar, R&J, Eguillor, Barajilla, Bacaladera eta Sofresal. Jardunaldi hauetarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo departamentua, Valladolideko ostalarien elkartea, Cárnicas Martín y Geijo, Urkizahar Txakolina eta Tinto Jaramiel, erakundeen laguntza izan dute.