Bakailaoa, aza eta baratxuri berri kurruskaria

Bakailao eta aza batera frijitzen ditugu, su eztian, behin eginak daudenean olioan bertan egoten utziz. Aza kendu eta olioa ondo iragazten dugu.

Beste alde batetik, baratxuri berriak garbitu eta juliana fin-fin atean mozten ditugu. Olio oso berotan frijitzen ditugu. Frijitzerakoan arazorik ez izateko, baratxuri berriak irazagailu metaliko batean sartu eta olioa duen kazolan mugitzen joaten gara etengabe. Modu honetan, errazago iragaziko ditugu eta ez dugu baratxuri berriak erretzeko arriskurik.

Behin osagai guztiak prest ditugula, ogi-xerra bat jartzen dugu platerrean, gainean bakailao laminak (erraz askatzen dira), mahonesa pixka bat eta aza. Pintxoa, baratxuri berri kurruskariaz bukatzen dugu.

Osagaiak:

- Bakailaoa

- Aza

- Baratxuri berriak

- Mahonesa

- Olioa