Bar Bergara: txikitasunean maisu

Urte hasteko gure hiriburuko tabernarik esanguratsuenetako bat bisitatzea erabaki dugu: Bar Bergara. Urteetan zehar arrakastaz beteriko ibilbidea osatzea lortu du, batez ere bere pintxo eta miniaturazko sukaldaritza bikainari esker. Groseko txoko batean kokatua dago eta sarreran, zerbait berezia aurkituko dugunaren adierazgarri den plaka batekin egiten dugu topo: “Pintxo-barra onenari saria” 2007ko D’Pintxos, Donostian ospatu zen miniaturazko sukaldaritzaren lehen mundu kongresuan eskuratua.

2007az geroztik Monty eta Esteban dira arrakastaz betetako 64 urteko ibilbideari jarraipena ematen ari direnak. 1950. urtean jarri zuten martxan Bar Bergara Monty eta Estebanen aiton-amonek, gero lekukoa euren seme-alabeis pasa zieten, zeintzuen artean Patxi Bergara nabarmendu beharko genukeen. Hauek kokatu zuten Bergara pintxoaren gastronomiaren mapamundian. Azkenik, bi bilobek hartu dute tabernaren gidaritza, duela bi urte berri eta ikutu modernoagoa eman ziotelarik Bergarari.

Baina Bergararen arrakasta ezinekoa litzateke Monty eta Esteban laguntzen duen lan-talderik gabe:  Susana, Katixa, Gilmer, Blanqui, Lorena, Mertxe, Onil, Maide, Irati eta Julenek osatzen dute.

Bergarako ateak gurutzatzen baditugu, miniaturazko sukaldaritza bikain batekin gozatzeko aukera izango dugu, txikitasunean landutako plater handiak. Hauen bitartez, Bergara historian zehar izan denaren izaera mantentzen jarraitzen dute. Sartu eta aurrez-aurre aurkitzen dugu pintxo-barra ikusgarritik hasi, pintxo-karta zabalean jarraituz, Bergaran igarotzen dugun denboran, pintxo moderno eta tradizionalekin gozatzeko aukera izango dugu.

Monty eta Esteban pixkanaka joan dira pintxo modernoagoak sartzen Bergarako pintxo eskaintzan. Azkeneko hirurek adibidez, ikutu japoniarra eman diote Groseko taberna honi, Japoniako sukaldaritzan oinarritzen baitira otarrainxka, sesamo eta soja kurruskaria eta wagyu txahal mini-hanburgesa wasabearekin, litekeena horretan eragina izatea taberna bisitatzen duen japoniar kopuru garrantzitsuak. Sartu berri duten hirugarren pintxoa, fideua ali-oliarekin da, langileen bazkari izatetik, Bergarako pintxoen protagonistetako bat izatera pasa da.

Pintxoen eskaintzan aurrera eginez gero aurkituko ditugu: ontto-rissottoa foierekin; oregano ikutua duen piparra, hegaluzea eta antxoila donostiar pintxo tradizionala; ontto, urdaiazpiko birutak eta muselina dituen pisto gratinatua; tomate-hanburgesa datil eta oliotan marinatutako bakailaoa; ontto koilara; idi-masailak; historikoa den antxoa-tortila; eta 1989. urtean ospatu zen lehenengo pintxo lehiaketa irabazi zuen pina, sagarra, mangoa, otarrainxka eta saltsa arrosa dituen itsaski koktela.

Ez badugu gure burua gai ikusten pintxo hauetako batekiko apostua egiteko, lojikoa dena, guztiak baitira izugarriak eta bikainak, beti izango dugu aukera Monty eta Estebanen aholkuei kasu eginez, jarraian aipatuko ditugun pintxoak dituen pintxoen dastatze menua jateko: antxoen lasaina faltsua; udaberri, kalabazina, zigala-kremarekin; tipuladun txipiroi txopitoa; txalupa, perretxiko, otarrainxka, esnegaina eta kabarekin prestatua; bakailao ajoarriero eran; itxaso, zapo, porru-krema eta txakoli hostorea; eta antxoa eta pikilo-piper nahaskia. Guzti hori nahi dugun edariak bustia.

Eta miniaturazko sukaldaritzaren omenaldi honi ahalik eta amaierarik onena emateko, eskaintzen dizkiguten edozein azkenburuko aukeratu dezakegu, besteak beste, gazta-tarta, tiramisua, txokolate-tarta eta flana kafearekin.

Pintxoez gain, otarteko edo otarteko erdi goxoak jateko aukera ere izango dugu Bergaran. Horien artean ditugu perretxiko eta otarrainxka tortila, urdaiazpiko mixtoa eta Bergara, perretxiko, bularkia, pikilo-piperrak eta gaztarekin egina.

Janari-eskaintzaz gain, ardo aukeraketa bikain batekin gozatzeko aukera izango dugu. Jatorrizko Izendapen desberdinetako ardoak dastatu ditzakegu, Errioxako ardoetatik, Riesling ardoetaraino, cava eta chamoagne kopak tarteko.

Gozatu gastronomiarekin, sukaldaritzarekin eta bizitzarekin. Bergaran horretarako aukera izango duzue. Urte berri on!

Izena: Bar Bergara

Helbidea: General Artetxe 8 (Donostia)

Telefonoa: 943275026

Jantokia: 1 35 pertsonentzat / Terraza 20 pertsonentzat

Itxi: Inoiz

Salneurria: Pintxoen dastatze menua 18€