Barbarinak panadera patata eta tomatearekin

Barbarinen xerrak ateratzen ditugu (osorik ere prestatu ditzakegu nahi izanez gero) eta gorde egiten ditugu.

Panadera patatak egiterako orduan, xerra finetan moztu eta oliba-oliotan jarriko ditugu, gatza eta piperbeltzarekin. Behin prest daudela, gorde egiten ditugu.

Beste alde batetik, tomateari azaa kentzen diogu, horretarako ur irakinetan sartzen dugu, bertan segundu apur batzuetan izanik. Behin denbora hori pasata, izotzekin hoztutako uretan sartzen dugu. Ondoren, erditik zatitu, hazitxoak kendu eta karratutxotan zatitzen dugu tomatea. Amaitzeko, olio apur batekin egiten dugu zartaginean gatza eta piperbletza erabiliz.

Barbarinak plantxan egin eta tomate eta patatekin batera jartzen ditugu platerrean.

Osagaiak:

- Barbarinak

- Patatak

- Olioa

- Tomatea

- Gatza

- Piperbeltza