Beer Master lehiaketa Madrilgo Gourmet Azokan

Ostalari bezala dituzun dohaiak erakutsi nahi badituzu; bezeroarekiko zure harremanaren bikaintasuna erakutsi nahi baduzu ostalari eta aditu onenen aurrean; garagardoa maite baduzu eta kainen izarra botatzen badakizu; Espainiako garagardo botatze onena izan nahi baduzu; garagardo marka garrantzitsuenetariko batek banatutako izendapen bat jaso nahi baduzu; etorri eta lehiatu Estrella Galicia Garagardoaren I Botatze Lehiaketa Nazionalean. Lehiaketa hau Madrilgo Ifeman ospatuko da datorren martxoaren 12an, asteazkena, XXVIII Gourmet Azoka, Kalitatezko Elikagai eta Edarien Nazioarteko Azokaren baitan.

Lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Honen bitartez, Estrella Galiciak Beer Master Sessions erakustaldi eta formakuntza programa berria jartzen du martxan, Europako gastronomia azoka garrantzitsuenetariko bat baliatuz.

Beer Master Sessions izango da hemendik aurrera gure “Garagardo Eskola”. Egitarau honen azpian bilduko ditugu Estrella Galiciak, garagardoaren zerbitzuaren profesionalizazio eta bikaintasunera bidean bultzaturiko ekintza guztiak. Antolatuko diren ekintzen artean ditugu: lehiaketak, masterclassak, ikastaroak, gastronomia dastaketak eta botatze erakustaldiak.

Deialdi honen bitartez, 30 ostalarik osatuko duten taldeko kide izatera animatzen zaitugu. Botatzean, ostalaritzan eta gastronomian aditu den epaimahai batek epaituko du zuen lana, kalitatea, zehaztasuna, zerbitzuaren bizkortasuna eta zerbitzatutako garagardoen ezaugarrien gainean duzuen ezagutza baloratuko dira.

Bi kanporaketa jokatuko dira. Hauetatik, bost finalistak aterako dira. Finalean, Estrella Galicia Especialen bi kaina eta 1906 Erreserba Bereziaren botila bat zerbitzatu beharko dituzte. Bi produktu hauek erabiliko dira lehiaketa osoan zehar. Boxean, partehartzaile bakoitzak probak egiteko beharrezkoa duen tresneria guztia aurkituko du.

Epaimahaiak parte-hartzaile bakoitzaren lana aztertuko dugu, aurretik ezarritako parametro batzuen bitartez epaituko dituzte: estiloa, teknika, garagardoa botatzea, amaiera, espumaren puntua eta garbitasuna. Hauekin batera aurkezpena eta produktuaren ezaugarri eta zerbitzuaren azalpenak baloratuko dira. Epaimahaiak, Garagardoaren Zerbitzuaren I Lehiaketa Nazionaleko txapeldun eta azpitxapeldun bat aukeratuko ditu. Bost finalistek, euren pisua garagardotan eta sailkapeneko postua ziurtatzen duen diploma bana jasoko dute.

Txapeldunari 1.000€ko saria emango zaio, eta azpitxapeldunari 600€koa. Honetaz gain, 150€ko hiru sari emango zaizkie, hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatuari.

Informazio gehiago: www.gourmets.net