Bereziartua: sagardogintzaren berezkotasuna

Gure probintziako sagardogintzaren erreferentzietako bat dugu Bereziartua Sagardotegia. Sagardotegi honen ardura belaunalditik belaunaldira pasatzen joan da, baina beti ere sagardoaren inguruko tradizio eta cultura bere horretan mantenduz, eta beti kalitate goreneko produktu bat eskainiz.

1870ean hasi zen Bereziartua familiaren ibilaldia sagardogintzan, Ergobiako kale nagusian zuten baserrian. Kupelak bete zituen lehena izan zen Jose Maria Bereziartua, gero lekukoa bere seme Jeronimo Bereziartuari eman zion.

Jose Miguel Bereziartuarekin sagardotegiak bere kokapena aldatu zuen, Astigarragako irteeran kokatuz, 1977. urtea zen. Bereziartua Sagardotegia kokatua dagoen etxe horretan bertan jaio ziren familiaren laugarren belaunaldia satzen duten bi sagardogileak, Oskar eta Aitor Bereziartua, horrek eraman ditu txikitatik ezagutzera sagardoaren kultura eta munduaren nondik norako eta sekretu guztiak. Aita eta semeen artean tradizioari eusten diote eta euren sagardotegiko ateak Donostia Egunaren aurreko ostiralean zabaltzen dituzte, maiatzeko azkeneko larunbat arte zabalik egoten diren ateak.

Lau hilabete horietan zehar kalitate handiko sagardo batekin gozatzeko aukera izango dugu. 2015koa, aurreko urteetakoekin konparatuta, edanerrazagoa da, gorputz askorekin, parámetro oso egonkor eta kolore oso politarekin, hori indartsu bat tragoxka batean edatera gonbidatzen zaituena. Alkohol graduazio baxuagoa du aurreko urteetakoarekin konparatuz gero. Sagarraren uzta nahiz eta aurrekoak baino txikiagoa izan, sagardoa egiteko erabili diren sagarrak kalitate onekoak izan dira.

Lau hilabete ditugu aurretik Bereziartuako sagardoa dastatzeko. Hartzen dugun sagardo trago bakoitza sagardotegi menú ikusgarri batekin lagunduko, mimo eta maitasun handiarekin prestatua eta Bereziartuara egiten dugun visita oro ahaztezin bihurtzen dueña, baina ez dugu ahaztu behar hemen sagardoa dugula filmeko protagonista nagusi, txotxetik zuzenean hartuko duguna kupeletik.

Sagardotegi menua ohikoa dugu, bakailao tortila gozo eta zaporetsu batekin hasten dena. Jarraian, bere puntuan frijitua dagoen bakailao fin bat piper berde on batzuk lagunduta. Aurrera jarraitzen dugu gure betiko sukaldaritzaren omenaldi honekin txuleta bikain bat dastatuz, bere puntuan errea, leuna eta kalitate bikainekoa. Amaitzeko, sagardotegietan ohikoa izaten den azkenburukoa, gazta, irisagarra eta intxaurrak. Hori guztia sagardo eta urarekin bustia. Typical sidrero!

Bereziartuak bere ateak ixtea ez du esan nahi ezin dugunik bere sagardoarekin gozatzen jarraitu gure etxe zein inguruko tabernetan. Hiru sagardo mota eskaintzen dizkigute: tradizionala, betikoa eta denboraldian zehar kupeletik txotxetik zuzenean dastatu dezakeguna; gourmet edizioa, aukeratutako uzta batetik hartutako heldutasun punturik onenean dauden sagarrekin egina; eta hirugarrena, Eusko Label sagardoa, %100ean euskal sagarrarekin eginiko sagardoa, Kalitatearen zigiluarekin ziurtatu eta homologatua.

Baina Bereziartuak lortu du merkatuaren ateak zabaltzea, urratsez urrats eta poliki-poliki ematen ari den irekiera bat izan arren, lortzen ari da produktu hau, guri hainbeste gustatzen zaiguna, ezaguna izan eta dastatua izatea bai nazio zein nazioarte mailan.

Bizi osoko sagardotegi bat, urtean lau hilabetetan bakarrik ateak zabaltzearen tradizioari eusten dion horietarikoa, eta protagonismoa sagardoari ematen jarraitzen dueña, azken finean, hori baita gure urteroko sagardotegirako peregrinazioaren, edo peregrinazioen, arrazoi eta jomuga nagusi, edari fresko hori dastatzea.

145 urteko historiak argi erakusten du Bereziartua Sagardotegian badakitela kalitatezko sagardoa egeiten, tragotik tragora zoriontsu eta gozagarri dena. Bejondeizuela Bereziartua familia, segi horrela! On egin!

Izena: Bereziartua Sagardotegia

Helbidea: Bere-Aran Etxea. Iparralde bidea 16 (Astigarraga)

Telefonoa: 943555798

Ireki: Astelehenetik ostiralera gauez eta larunbatetan eguerdi eta gaur.

Jantokia: Bat 150 pertsonentzat

Salneurria: Sagardotegi menua 30-32€