Bergara: pintxoak, pintxoak eta pintxoak

1950 urteko ekaina, Patxi Bergara eta Eladia Bidegainek dena prest dut lehen aldiz altxatzeko Donostiako Gros auzoko General Artetxe kalean kokatua dagoen Bergara Tabernako pertsiana. Dena prest lehen eguneko menuak kozinatzen hasi eta zerbitzen hasteko, inguruko langileei batipat zuzenduriko menuak, dena prest taberna horrek Gros dinamizatzen laguntzeko.

Pelikula aurreraka eramaten duen botoia sakatu eta 1982. urtean kokatzen gara. Bertan, tabernaren guztizko eraberritze baten ondoren, bigarren belaunaldia ikusiko dugu jo ta fuego, Patxi, Kontxi eta Maria Angeles Bergara hiru anai-arrebak daramate tabernaren ardura, Patxiren emazte Blanca Ameztoirekin batera.

Garai garrantzitsua da tabernarentzat pintxo eta ogitartekoen aldeko apostu garbia egitea erabakitzen dutelako. Apostu arriskutsua dirudiena arrakasta bilakatzen da, horretan lagundu die 1989an Gastronomiaren Kofradiak antolatuta ospatu den lehen pintxo leihaketa irabazteak Bergara Cocktailarekin, pina, mango, otarrainxka eta saltsa arrosarekin prestatua, egun Txapeldun cocktail izenarekin ezaguna tabernan bertan. 90 hamarkadako hastapenetan miniaturazko sukaldaritzaren aitzindari bihurtzen dira, Bergarako pintxoak Donostiako sukaldaritzaren erreferentzia bihurtuz.

Garai honetan hasten dira lanean eta familiaren sekretuak ezagutzen Monty Puig-Pei Bergara (Lanbide Berrien Euskal Institutuan sukaldaritza ikasketak egin zituen) eta Esteban Ortega Bergara (autodidakta hostalaritzaren munduan), baina 2008 arte ez dute lekukoa hartzen eta Bergara Tabernaren kapitainak bihurtzen, euren emazte Katixa Cascante eta Susana Erdocioren ezinbesteko laguntzarekin.

Eguneroko lana aurrera atera eta tabernako sukaldaritza maila bikaina mantentzeko talde ezin hobeago baten laguntza dute: Onil, Gilmer, Jose, Blanca, Mertxe, Lorena, Rolly, Patxi eta Irati. Mas Pintxos sariekin nabarmendua izan den lana.

Bergara Tabernan pintxoak dira izarrak, horretan ez dago inolako dudarik. Erreferentzia izan dira, dira eta izango dira, ez soilik euren sukaldaritzaren erreferentzia, baita Donostiako miniaturazko sukaldaritzaren erreferentzia ere, pintxo tradizionaletatik hasi, pintxo berritzaileneetara. Ezinbestekoa da Groseko taberna hori bisitatzea gertutik ezagutzeko nondik datorren, non dagoen eta nora doan pintxoen sukaldaritza.

Bergarako ateak zeharkatu eta hitzik gabe geratuko zara barra ikusten duzun momentutik beretik, kolorez, usainez eta zaporez beteriko barra bat, txangurro txupitoa; antxoaren gezurrezko lasagna; pisto gratinatua txanpinoi, muselina saltsa eta urdaiazpiko birutekin; raff tomate hanburgesa marinaturiko bakailaoarekin; eta aurrez aipatu dugun Txapeldun cocktaila bezalako pintxoz betea. Horiek guztiak gure sukaldaritzan erreferentzia diren betiko pintxoen alboan arrain pastela, errusiar entsalada edo donostiar pintxoa.

Baina badira bost pintxo dastatu gabe utzi ezin daitezkeenak behin Bergara Taberna bisitatzen dugula, tabernaren historia bizia eta bere sukaldaritzaren erreferentzia direlako: Txalupa, Txopito, ajoarrieroa, antxoa tortila eta antxoa eta pikilo piperren nahaskia.

Barra ikusgarria bada, zer esan sukaldetik bere punttuan bero bero ateratzen diren pintxoen inguruan, gastronomia kutixiak, urrunera bidaiatuaraziko dizuten zaporeak dituzten pintxoak, Itxaso, ontto rissottoa foierekin, fideua, gisaturiko masailak, gratinaturiko bieira, ontto goilaratxoa itsaski kremarekin eta Japoniako zaporeak dituzten Wagyu mini-hanburgesa wasabiarekin eta otarrainxka kurruskaria soja eta sesamoarekin.

Ez litzateke harritzekoa izango hainbeste kutixiren artean zein aukeratu ez jakitea, egoera horretan bazaudete ez kezkatu 18€ balio dituen pintxoen dastatze menuaren aldeko apostua egin dezakezue, sei pintxo, azkenburukoa eta edaria barne dituena.

Baina Bergara ez da soilik pintxoetatik bizitzen, ogitartekoak ere eskaintzen dizkigute Bergara, montadito edo txopitoena besteak beste; horrekin batera ano sorta ederra txopito, entsaladila, tortilak platerrean edo ajoarrieroa, beste askoren artean.

Hori guztia etxean eginiko azkenburuko sorta goxo batekin amaituta, horien artean ditugu tiramisua, gazta tarta mugurdiekin, kafe eta ron flana, etxean eginiko trufak edo gazta, irasagarra eta intxaurrak.

65 urte gure hiriko sukaldaritza erreferentzia izaten, 65 urte bertako zein bisitariak gozatuarazten, 65 urte bikain lan egiten. Zorionak Bergara familia guztiari! On egin!

Izena: Bar Bergara

Helbidea: General Artetxe 8 (Donostia)

Telefonoa: 943275026

Jantokia: 1 para 35 comensales

Itxi: Nunca

Salneurria: Dastatze menua 18€ / Pintxoak 2,50 – 4€