Laranja zukua eta eztia kazo batean jarri eta murrizten uzten dugu. Behin murriztuta hozten utzi eta horrekin oliozpina egiten dugu, olioa, gatza eta ozpina gehituz.

Otarrainxkak zuritu, isatsa utziz, eta erditik zabaltzen ditugu, amaieraraino iritsi gabe. Plantxan egiten ditugu bieirekin batera.

Aurkezpena:

Letxuga ondu oliozpinarekin eta platerrean kokatzen dugu. Bieirak eta otarrainxkak platerrean tartekatzen ditugu. Gatz pixka bat bota bieirei eta gainetik sobraturiko oliozpin apur bat botatzen diogu.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

12 bieira
12 otarrainxka
Hiru laranja
150 gr ezti
Nahi diren letxugak (eskarola)
Olioa
Ozpina
Gatza