Txigortutako ogi xerra bat piperrekin estaltzen dugu, erdia piper berdearekin eta beste erdia Pikilo piperrarekin, biak ala biak aurrez kozinatuak.

Piper bakoitzaren gainean kokatzen ditugu bi antxoak (bata marinatua eta bestea oliotan) eta gainean patata frijitu xerra oso fin bat.

Gainetik botatzen diogu baratxuri eta perrexilarekin eginiko oliozpina.

Osagaiak:

- Antxoa marinatuak
- Antxoak oliotan
- Pikilo piperrak
- Piper berdeak
- Patata
- Ozpina
- Olioa
- Baratxuria
- Perrexila