“Bilbao Berria” Bilbora iritsi da

Euskal Sukaldaritza mundu zabalera zabaltzen arrakasta izan duen taldeetako bat dugu Bilbao Berria, ezagunak dira bere pintxo tabernak Bartzelonan, bertan zabaldu baitzuten lehen taberna. Ordutik euskal sukaldaritza bizkarrean hartu eta mundu osoan zehar zabaldu dute, Bartzelonatik Londresera, eta orain ere Bilbon.

Bilbao Berria Ledesma iragan Aste Nagusian ireki zen, baina duela egun gutxi ospatu zuten bertan inaugurazio ekitaldi ofiziala. Ledesma kaleko 26. zenbakian dago kokatua, Matxinbenta zaharra izan zen leku berean, Dionisio Lasak martxan jarri zuen lehen jatetxea. Dionisia Euskal Herri mailako ostalari ezagunenetako bat dugu eta Iñaki Lasaren aita, Bilbao Berria Taldearen jabeetako bat.

La apertura de Bilbao Berría Ledesma se produjo durante la Semana Grande, el pasado mes de agosto pero ha sido ahora cuando se ha llevado a cabo su presentación oficial. Está ubicado en la calle Ledesma 26, en lo que fué el antiguo Matxinbenta, el primer restaurante que fundó Dionisio Lasa, uno de los empresarios de la restauración de mayor reconocimiento en el País Vasco y padre de Iñaki Lasa, copropietario del Grupo Bilbao Berría.

Iñaki Lasa eta bere bazkideek, Rafa Viar eta Pedro Lopez, euskal-katalan talde bikain bat osatzen dute, ostalaritza mundun azken urteotan eman den zabalkunderik arrakastatsuena burutzea lortu duen taldea. Taldea Bartzelonan sortu zen, eta 2000. urtean zabaldu zuten euren lehen taberna Katedraleko Plazan. Sei urte beranduago inauguratu zuten bigarren jatetxea, Bartzelonako erdialdean dagoen Argenteria kalean kokatua. Baina taldeari bultzada eman ziona Beso Beach-en irekiera izan zen, 5 izarretako hondartzako txiringito arrakastatsu bat, Formenterako Es Cavall d’En Borras hondartzan kokatua, Pitiusas Irletatik bisitari asko jasotzen dituena.

Pixka bat beranduago Bilbao Berriak nazioarteko erronkari heldu zion, Londres aukeratuz lehen jomugatzat. 650m2-ko lokal bat dute Regent Street-eko 2. zenbakian, Londreseko West Endeko merkatalgunearen erdian. Maiatzean zabaldu zituzten ateak eta kalitatearen bermerik handiena lortzeko Espainiako Jatorrizko Izendapena duten produkturik onenak inportatzen dituzte bertara, gero, Juanjo Rodriguezek, espainiar gastronomian dagoen proiekzio handieneko txefetako bat, zuzentzen duen sukaldari taldeak maisuki prestatu ditzan.

Bilbora bueltatzen dira talde egonkortu bat bezala, gainera Dionisio Lasak gehien maite zuen lokalera itzulerak bultzatuta. Horrek bere jaioterriaren izena zuen Matxinbenta, eta 2009. urte arte hortxe ibili zen bueltaka. Iñaki Lasak, irekiera ekitaldian, emozio handiz gogoratu zuen bere aita: “Berari zor diot ostalaritza munduari buruz dakidan guztia. Polita da lehen Bilbao Berria lau pareta hauen artean zabaltzea eta bezeroei nire eskerrik beroena eman nahi diet lehen egunetik saritu baitigute euren kofiantza eta fideltasunarekin”.

Bilbao Berria taldeak Bartzelonako merkatalgune arrakastatsuenetako batean hiri horretan duen hirugarren taberna zabalduko urte amaiera, Ilia Diagonal merkatalgunean, hiriaren goiko aldean kokatua.