“Bloody Marya” berberetxoekin

“Bloody Marya”:

Tomateak xehetu eta gainontzeko osagaiak batzen joan, horien artean vodka. Gatza ondu eta oso hotz mantendu.

Berberetxoak:

Berberetxoak su bizian salteatu. Behin zabalik dauddela, haragia eta maskorra baztertu eta haragia gorde. Sobran dagoen zukuari gelatina gehitu eta hozten dugu.

Amaiera eta aurkezpena

Gelatina takotan moztu eta “Bloody Marya” aurkezteko erabiliko ditugun edalontzien ipurdian kokatu. Edalontzi txiki hauen ertzetan jarriko ditugu, zotzekin helduta, salteaturiko berberetxoak.

Osagaiak (6 pertsona)

“Bloody Maryrentzat”:

Lau tomate heldu
Vodka kopa bat
Bi tanta tabasko
Worcerstershire saltsaren goilarakada bat
Limoi 1/2 baten zukua
Gatza
Piperrautsa

Berberetxetzoentzat:

200 g berberetxo
Bi olio goilarakada
Gelatina-orri bat

Arzaken errezeta