Bock-Damm, garagardo beltza, Municheko estiloan, hau da Dammek aurkezten diguna. Egiten duten garagardo beltz bakarra dugu hau, zapore berezia duena eta dastatzean, Munichera eramaten zaitu, sentsazioa emanaz Munichen zaudela, Bavierako hiriburuan hain ohikoak diren garagardotegi batean garagardo honekin gozatzen. Bere garagardo sorta ederrean beste arrakasta bat.

Ezaugarriak:

Bock-Damm kalitate handiko garagardo beltz bat dugu, Dammeko garagardo-maisuek 1888an sortutakoa, Munichen, garai hartan eiten zen garagardo beltzaren errezeta errespetatuz. Bere ezaugarri nagusienak ditugu: tostatu zapore bizia, mikaztasun gehiegizkorik gabe, Munich garagardo beltzari zintzoa izanik. Produktu desberdinek sortutako sentsazioak bizi eta aditu bezala agertu nahi duten kontsumitzaile horiei dago bideratua.

Bock-Dammek ohikoa den tostatu zaporea du, baina bere sortze prozesuan erabilitako hartzitze baxuak, mikatza ez izaten laguntzen du.

Bock-Dammek bere irudia horrela osatzen du:

Ohitura:

1888az geroztik egiten da.

Akerra:

1888an egin zen lehen Bock-Dammean agertzen zen etiketaren grabatua berreskuratu nahi izan da. Ikur hau, alemanieraz Bock akerra esan nahi duelako sortzen da.

Informazio gehiago biltzeko eta dastaketa oharrak biltzeko bisitatu: www.bockdamm.com