Bodegon Alejandro: tradizioari errespetua

Donostiako Alde Zaharrean bertan, Fermin Calbeton kalearen sarreran, La Bretxako Merkatutik oso gertu, dago Bodegon Alejandro jatetxea. Zer esan Bodegon Alejandrori buruz? Historia luze eta ederreko lekua, donostiar gastronomiako erreferentzietako bat doan lekura diala, euskal sukaldaritzaren ikurretako bat den Martin Berasategik bertan eman zituen bere lehen urratsak sukaldaritzan. 2009az geroztik beste euskal erreferenteetako batek zuzentzen du, Andoni Luis Adurizek, Bixente Arrietarekin batera, IXO taldeko arduradunak.

Bodegon Alejandroren berezkotasuna mantendu, betiko euskal sukaldaritza dastatu eta gozatzen jarraitzeko lekua, produktua bere osotasunarean eta tradizioarekin gozatzeko txokoa. Bertako jantokiak apostu horren erakusgarri dira, 1840ean ilustratzaile ingeles batek egindako bi ilustraziorekin dekoratuak daude, non Donostia ezagun, baina aldi berean ezezagun bat islatzen den.

Inaxio Valverde, txefa, eta Zuria Hoyos, metrea, dira jatetxearen egunerokotasunaz arduratu eta bertara gerturatzea esperientzia gastronomiko bikain bihurtzeaz arduratzen direnak. Inaxiok bere sukaldeko ibilbidea apenas 250 metrotan egin du, 15 urterekin hasi zen Urola jatetxean lanean, eta 2008an Bodegon ALejandron hasi zen, bi jatetxeak Fermin Calbetonen kokatuak daude. Zuria, aldiz, jada jatetxean lanean zegoen Inaxio iritsi zenean, Kursaalen ibili eta Paris eta San Franciscon egonaldiak egin ostean.

Donostiako sukaldaritzaren ikur den jatetxe honetan euskal sukaldaritza dastatzeko aukera izango dugu, oinarri oso tradizionala duena kokapena (Alde Zaharra) eta merkau batekiko gertutasuna (La Bretxa) errespetatuz, baina aintzinan geratu baino kozinatzeko teknika berriei ateak zabaltzen dizkiote platerraren amaierako emaitza hobetze aldera.

Bodegon Alejandroko sukaldean produktuak oso garrantzitsuak dira, lehengaiak, baina beti ere produktuen garaia errespetatuz eurei ahalik eta proetxu eta zapore gehiena ateratzeko. Horretarako urtean bizpahiru aldiz aldatzen duten kartako platerrekin batera, kartaz kanpo hainbat plater eskaintzen dizkigute non aurkituko ditugun denboraldiko produktuak.

Kartan murgilduz gero sarrerakoen artean aurkituko ditugu: txangurro, salteaturiko barazki entsalada azalore kremarekin; orburuak txirlekin saltsa berdean; eta Donostiako arrain eta itsaski zopa legatza, otarrainxka, berberetxo eta muskuiluekin.

Bigarren platerrei dagokionez aiagarrienak dira: legatza plantxan patata hautsi eta zitrikoen oliozpinarekin; oliba oliotan konfitaturiko bakailao takoa donostiar erara gisaturiko txangurro eta pil-pilarekin; betiko eran prestaturiko tripaki eta muturrekin; edo Behi zahar txuleta entsalada berde eta patata frijituekin.

Urteko garai honetan kutixi horiei gehitzen zaizkie Tuterako orburu frijituak, orein solomoa plantxan sagar eta patata konfitatuekin, eta usakume erre eta hezur gabea atxikoria arroz krematsuarekin.

Gure betiko sukaldaritzaren omenaldi honi ahalik eta amaiera onena emateko zer hobe etxean eginiko azkenburuko sorta eder eta goxo bat baino, horien artean ditugu, esnegain fresko eta arrautz gorringoetan bustitako torrada zartaginean txigortu eta karamelizatua kafe izozkiarekin; Bodegoiko sagar tarta erromero krema eta tomilo izozkiarekin; eta mahaian bertan momentuan mamitutako Mamia eztiarekin.

Soilik Bodegon Alejandroko ateak zeharkatu, eseri eta gozatzea besterik ez zaigu geratzen. On egin!

Izena: Bodegon Alejandro

Helbidea: Fermin Calbeton 4 (Donostia)

Telefonoa: 943427158

jantokia: Bat 70 pertsonentzat / Erreserbatu bat 8 pertsonentzat

Itxi: Igande gaua, astelehena eta astearte gaua

Salneurria: Karta 40-45€ / Eguneko menua 16€ / Asteburuko menua 23€ / Dastatze menua 40€