Bokado San Telmo: gastronomia museoa

Badira lekuak non norbere etxean egongo balitz bezala sentitzen den, taberna eta jatetxeak non askotan bisitatu izanaren ondorioz etxean egongo bazina sentiarazten zaituztenak, lankide bat izango bazina gisa zaintzen zaituztenak, behin eta berriro bisitatzen dituzun establezimenduak, bai tratua, bai janari, bai leku edota baita soilik gustatzen zaizkizulako ere. Hori gertatzen zait niri Bokado San Telmorekin, museoan bertan kokatua dagoen taberna-jatetxea, askotan bisitatzen dudana.

Museoa berritu eta berriro ere ateak zabaldu zituenean, gastronomiari ere tartea egin zioten non euskal eta donostiar gastronomiaren onenaz gozatzeko. 2011ko martxoaren 28an zabaltzen zituen ateak Bokado San Telmok. Jesus eta Mikel Santamariak eta Jose Mari Pikabeak oso argi zuten zer zen hasieran nahi zutena, Aloña Mendi (1982) eta Oñatz (1991) izan zirenaren izpiritua eta berezkotasuna berreskuratzea, pintxoetan oinarritutako menuak eskaintzen aitzindariak.

Lau urte hauetan zehar pixkanaka-pixkanaka joan dira euren kontzeptuari itxura ematen eta egun gastronomia museo txiki bihurtzea lortu dute, gastronomia onaren eta pintxoen museoa, bere barra zaindu eta berritik hasita, estilo eta dotoreziaz apaindua non gure betiko sukaldaritzaren pintxo hotzak aurkituko dituzue bertan eta baita proposamen gastronomiko berriak ere; karta zaindutik jarraituz, non gastronomia onaren maitale den oro asetu eta gozatuaraziko dituen platerrez osatua. Bokado San Telmo bisitatzea gastronomia handiaz era informalago batean gozatzeko aukera izango dugu, bai jantokian zein bere terraza ikusgarrian.

David Alvarado, Carlos Camba eta Lupe Vaquero dira sukaldearen ardura daramatenak, jantokian esertzen den ororen gozagarri diren platerrak perfekzioan prestatzeaz arduratzen direnak. Jantokia Idoia Larrañagak zuzentzen du, 8 urte daramatza Bokadorekin lanean, edozein xehetasunek alde egiten ez dio profesional bikaina, Max Burlechok eta Livaren laguntza du jantokia eta barra gobernatzerako orduan.

Eskaintza berrirako bere egunean Aloña Mendin eta Oñatzen erreferentzia izan ziren pintxo historikoak berreskuratu dituzte, besteak beste, txangurro krepea eta arkume eta patata panadera hostopila. Horiei batzen zaizkie miniaturazko kutixiak momentuan eginiko patata tortila, itsasoko arroka, txirla saltsa berdean kroketa, txangurro eta azalore gisatua eta “Aloña” bakailao pizza kristal ogian.

Elkarbanatzeko ditugu etxeko ikur diren patata ia minak eta beste minak azalik gabe (ezin dira dastatu gabe utzi), horiekin batera begihandi frijituak, hiru entsaladilla, arroza kalamar gisatuarekin, hirukotea (konfitaturiko pikilo piperrak, bentreska eta antxoa gatzatua), bakailao tortila, barazki tenpura txitxirio humus eta sojarekin, txirlak patata eta olioerrearekin, olagarroa “patatekin” eta oilasko hegaltxoak “hiru mojo onekin”.

Jarraitzeko portutik iristen zaigu legatza arrautzeztatua piper berdeekin, bakailao kokotxak pi-pilean txorizeroekin eta txipiroiak tintan arroz suflatuarekin. Gainera, tripaki “goxoak” ogia bustitzeko tenperatura baxuan eginiko arrautzarekin, barraskiloak mendiko untxiarekin eta idi gisatu takoa sandiarekin. Hegan iristen dira koloreztatutako arrautza frijituak eta usakumea “mahats-bila”.

Azkenburukoen aurretik gazta sorta ederraz gozatu dezakegu: Idiazabal ketu edo ketu gabea, Erronkarika, Comté zaharra eta Geo asturiarra. Horiek guztiak gero goxo goxo amaitzeko mamia baztertutako fruitu gorriak eta eztiarekin, labean eginiko melokotoia gazta fresko zopa eta arrozesne merengatua mugurdiekin. Eta ezin duzue ahaztu kafea hartzearekin batera Pantxokolatea eskatzea, kutixi bat, bikaina, momentuaz gozatzeko aproposak.

Gure sukaldaritzaren hainbeste kutixiren artean aukeratzea zaila egiten bazaigu, beti izango dugu San Telmo, Bokado edo Elkarbanatzeko menuaren aldeko hautua egiteko aukera, azken hori aparta da lau pertsonen artean mokadutxo azkar bat egiteko, hori bai ez dizkiote ateak ixten bezeroen edozein proposamenari, norberari egokitzen zaion menuak prestatzen dituzte. Asteguneko eguerdietan Eguneko platerra eskaintzen dute bazkaltzeko, zopa edo krema bat, plater eta entsalada baten lagutnzarekin.

Baina Bokado San Telmo ez da sukaldaritza ematearekin bakarrik konformatzen, gastronomia tailerrak ere eskaintzen ditu sukaldaritza gozatu eta ikasi nahi duen pertsona orori zuzenduak. Ez hori bakarrik, bertako mokadutxo bikainak etxean dastatzeko aukera ere izango duzue Bokados para llevarri esker, www.bokadosparallevar.es webguneari esker bere pintxoekin nahi duzun lekuan eta nahi duzun momentuan gozatu dezakegu.

Nik askotan esaten dut Bokado San Telmo asko ezagutzen ez den gastronomia museo bat dela, baina behin ezagututa errepikatu eta berriro ere itzuliko zara, niri halaxe pasa zait behintzat. On egin!

Izena: Bokado San Telmo

Helbidea: Zuloaga Plaza z/g (Donostia)

Telefonoa: 943573626

Jantokia: Bat 70 pertsonentzat / Terraza bat 50 pertsonentzat

Itxi: Neguan: Astelehena eta gauetan asteartetik ostegunera / Uda: Astelehena

Salneurria: Karta 20-25€ / Eguneko platerra 13€ / San Telmo menua 18,50€ / Bokado menua 26€ / Elkarbanatzeko menua 60€