Briotxe karamelizatua, bainila saltsa eta mangoa

Briotxaren prestaketarako:

Lehenik briotxa zatitu zortzi lauki berdinetan eta ontzi txakon batetan ipini. Gainontzeko osagai guztiak kazola batean jarri eta irakin. Irakin ondoren bainila lekari haziak kendu eta esnetan nahasi, leka esnetatik kenduaz. Irakindako esnea irauli briotx zatietara. Utzi 6 orduz hoztgailuan mamiak ongi hartu dezan esnea.

Bainilazko saltsaren prestaketarako:

Izozkia urtu eta esnegaiarekin nahastu bainilazko saltsa lortuaz.

Mango purearen pretaketarako:

Mangoa zuritu eta bere haragi guztia trituragailu batetatik pasa azukre ur apur batekin. Ongi iragatzi pure lodi xamar bat lortu arte.

Aurkezpena:

Zratagi bat berotzen, aurrez jarri olioz igurtzi ondoren. Briotx mami bustiak azukretan pasa eta zartagi berotan koloreztatu beraren alderdi guztiak karamelizatuz. Plater txakon baten erdian briotx karamelizatua jarri eta bere inguruan bainilazko saltsa. Hain gozoa doakigun platerari mango purea gehituko diougu platerean apaindura politak eginaz.

Osagaiak (4 lagunentzat):

-Briotxaren prestaketarako:

200 gr briotx
750 gr esne
250 gr esnegai
200 gr azukre
Bainila leka bat

-Bainilazko saltsaren prestaketarako:

250 gr bainilazko izozki
25 gr esnegai

-Mango purearen pretaketarako:

Mango heldu bat
40 gr azukre
Ur goilarakada bat edo beste

-Gainera: 100 gr azukre