Ondarroan dago gure gastronomiaren arrantza porturik garrantzitsuenetako bat. Bertatik ateratzen dira gure sukaldaritzaren jatetxe garrantzitsuenetan dastatu eta gzatuko diren arrainetako asko. Ondarroak itsasoko usaina du, itsasoko produktu bikainen usaina. Usain horrek indarra hartzen du portura gerturatzen zoazen heinean.

Postura iritsi aurretik, etxeen babespean, taberna txiki bat badago, tamainaz txiki baina handi sukaldaritzan, herri bizkaitar honetako gastronomia tenpluetako bat, Bar Cantabrico. Historia luzeko taberna bat, Erundina eta Eladiok martxan jarri zuten 1963. urteko otsailaren 17an.

Baina tabernak kalitatezko jauzi handia eman zuen 2004ko abuztuaren 1ean Pantxo Bedialauneta eta Ikerne Etxebarria iristearekin batera. Bikote hau ostalaritzaren barkura igotzea erabaki eta euren lan bikainari esker euskal gastronomiaren itsaso zabalak zeharkatzea lortu dute. Cantabrico txikia handi bihurtu zuten, euskal sukaldaritza maite duten askoren mapetan gorriz markatua izatea lortu zuten, derrigorrez bisitatu beharreko gastronomia destinu gisa.

Pantxo 15 urte zituela iritsi zen Mexikotik Ondarroara. Mexikar sukaldaritzaren plater gozo eta ezagunen artean pasatako haurtzaro horrek islada izaten du bere sukaldetik ateratzen diren platerretan, non nopalak (Mexikoko kaktus bat) edo gari edo arto tortilak aurkitu ditzakegun, Mexikoko betiko errezetak. Baina sukaldaritza eskaintzaren oinarria euskal sukaldaritza tradizionalean dago, denboraldik produkturik freskoenekin prestatua, non protagonismo handia duten itsasoko produktuek, zeintzuei Pantxok ikutu berezia ematen dien.

Pintxoak izan ziren Pantxo eta Ikerneren tabernari bultzada handia eman ziotenak. Elkarrekin ibilitako bidean zehar ask izan dira jaso dituzten sariak, aipatzekoak: 2007an irabazi zuten D’Pintxos Miniaturazko Sukaldaritzaren Mundu Kongresuaren baitan antolatutako Urrezko Arzak Saria “Txipiroiak euren gorentasunean” pintxoarekin, lau plater batean biltzen zituen; Ibarrako Piparrakin prestaturiko Pintxoen Euskal Herriko Lehiaketa “XXI. Mendeko Gilda”-rekin, gelatinazko gilda bat dena ahokada batean jateko; Bizkaiko Pintxo Txapelketan bakailao pintxorik onenari saria “Bakailaoaren ezusteko nahaskia, foie eta azal kurruskariarekin”; Euskal Herriko eta Espainiako txapelketetako hainbat finalekin batera.

Baina eguna iritsi eta tradiziora itzultzea erabaki dute, barrako pintxoak berreskuratzea. Tabernan sartu eta barran aurkituko ditugu miniaturazko kutixi bikainak, patata tortila pintxoa eta urdaiazpikoa otartekotxoa, beste askoren artean. Hortik aurrera, merkatuak eskaintzen dituen produktuen eta Pantxok esnatzean dituen sukaldaritza ideien araberakoa izaten da.

Eguerdietan plato express aukeratzen dute, plater on bat azkenburuko eta edariarekin batera 7,50€tan. Aukera anitza izaten dute, bezeroek “txarrerako” zaila izaten baita aukeratzea hainbeste kutixiren artean, entsaladak, pasta, lekariak, arraina edo haragia. Adibidez, guk Cantabrico bisitatu genuenean hau eskaini ziguten: ardi gaztaren entsalada, ahate arroza, brokolia indioilar bularki bexamelarekin, orburuak kokotxa eta piperradarekin, xerra aldarbatua, merlenka labean, txitxarroa labean eta alistado labean. Portua hain gertu izanik arrainen freskotasuna eta kalitatea izugarria izaten da, beti saiatzen dira arrain bereziren baat eskaintzen, alistadoa horien artean, asko lan egiten dutelarik baxurako arrainekin.

Eta asteburuetan 20€tan menu bikain bat dastatu eta gozatzeko aukera izaten dugu. Lehen bi platerrak finkoak izaten dira, normalean entsalada eta pastel bat, eta hirugarren bat aukeratzeko, non, besteak beste, aurkituko ditugun bakailao piperradarekin, saiheskia eta ukondoa. Amaitzeko Ikernek prestaturiko azkenburuko goxo-goxoa, hala nola, gazta-tarta, arroz pastela edo flana.

Beste asko aurrez egin bezala agendan apunta ezazue: Bar Cantabrico, bisitatu beharreko txoko gastronomikoa, Ondarroan. On egin!

Izena: Bar Cantabrico

Helbidea: Antiguako Ama 7 bajo (Ondarroa)

Telefonoa: 946830019

Itxi: Igande gaua

Jantokia: Bat 25 pertsonentzat

Salneurria: Plato Express 7,50€ / Asteburuetako menua 20€