Capa, abakando eta lore ondoarekin

Betakaroteno zukuarentzat:

Azenario zukua xehatu 100 gr eskuratu arte. Hozten utzi. Osagai guztiak hotzean nahastu. Ondu eta gorde.

Salteaturiko abakandoarentzat:

Abakandoa erditik zatitu eta banandu isatsa eta pintzak (burua beste prestaketa batzuetarako erabili).

Isatsak gatzatu eta olioa, baratxuria eta perrexil apur batekin salteatu. Pintzak ureztatu ur irakinetan. Haragia kendu eta egindako prestaketa errepikatu isatsekin. Gatz, jengibre eta regaliz puntua eman abakandoari.

Entsalada eta bere oliozpinarentzat:

Oliozpina egin hotzean nahastuz: kakahuete olioa, sesamoa, ozpina, boilur zukua, gatza eta piperrautsa.

Entsalada osatuko duten barazkietako bakoitza ondu azkeneko momentuan.

Betakaroteno laminarentzat:

Hotzean nahastu eta irakiten jarri. Plastiko oso fineko plaka baten gainean zabaltzen dugu. Behin gelifikatzean 12×12 cm-ko laminak moztu. Sulfurizaturiko paperaren gainean eduki erabili arte.

Colinabo laminarentzat:

Aurreko prestaketa bera errepikatu colinaboarekin. Laminak 2x10cm karratutxotan mozten ditugu.

Aurkezpena:

Behin abakandoa salteatu dugula 5 segunduz sartzen dugu betakarotenoen zukuan.

Plater leun bat hartu eta entsalada eta abakando epela tartekatu, bolumena emanaz platerrari. Arto xehatuak botatzen ditugu gainetik. Guztia betakaroteno laminarekin estaltzen dugu. Bere alboan perifollo eta hinojoa tartekatutako ilara bat kokatzen dugu kolinabo lamina transparente batekin estaliz.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

Betakaroteno zukuarentzat:
250 gr azenario zuku
50 gr oliva olio
Bost gr Jerezeko ozpin
10 gr boilur zuku
Hiru gr soja saltsa
25 gr tomate saltsa

Salteaturiko abakandoarentzat:
Bi abakando (350 gr/unit)
Xehatutako baratxuri ale bat
Xehatutako perrexil apur bat
20 gr oliva olio birjina
Gatza, jengibre hautsa eta regaliz hautsa

Entsalada eta bere oliozpinarentzat:
50 gr kakahuete olio
Zortzi gr Jerezeko ozpin
15 gr boilur zuku
Hiru gr sesamo olio
Zerba gorria, tatsoy, rukula haziberria, mostaza haziberria, shiso haziberria, shiso moratu haziberria
Gatza eta piperrauts beltza

Betakaroteno laminarentzat:
200 gr azenario
Hiru gr kappa

Kolinabo laminentzat:
100 gr colinabo zuku
1.5 gr kappa

Gainera: Hinojo hostoak, perifolloa eta arto frijituak