Celticsek jantzi du Pintxo Txapela

“Hegaluze makia te beltzaren infusioarekin” arroza, hegaluzea, txakolina, azukrea, te beltza, ura, agar-agar, lupo arrautzatxoak eta germinatuak nahasten zituen pintxoa, Celtic’s Jatetxearen proposamena veste 35 proposamenei nagusitu eta berak eraman zuen Bilboko Zazpikaleetako Pintxo Txapela 3 Ibilbideko Sari Nagusia.

Hamar egunetan zehar, ekainak 19tik 28ra, bilbotar eta bisitariek, Bizkaiko hiriburuko 36 taberna eta jatetxeren mimiaturazko kutixiak dastatzeko aukera izan dute.

Estrella Dammek antolatutako ibilbidearen hirugarren edizioa, Gastronosfera, Deia, Zqazpikaleetako Merkatarien Elkartea, Galdakaoko Ostalaritza Eskola, Palacio de Luces hotela eta Sendavivaren laguntza izan du oraingoan.

Edizio arrakastatsua, jende asko ibili da alde zaharretik pintxoak dastatzen, arrakastaren islada taberna batzuk egunen batean edo beste pintxo gabe geratu izanean dago. Edizio honek gainera bazituen berrikuntzak, horien artea, publikoaren eta epaimahaiaren sari bana.

Sari banaketa herenegun, ekainak 30, ospatu zen Zazpikaleetako Merkatarien Elkartearen egoitzan, Bilboko Plaza Berrian. bertan bildu ziren ibilbidean parte hartu zutenetako batzuk, irabazleak zeintzuk izan ziren jakiteko irrikitan.

Lehenik eta behin bozka eman zutenen artean zozketatutako saria eman zen. Parte-hartzaileek zituzten hautestontzietan bildutako ziren mila bozken artean Matilde Umiaranek eraman zuen saria, Sendaviva parkean asteburuko egonaldia bi heldu eta bi haurrentzat. Saria Deiako Merkatal Zuzendari Kike Hermosillak eman zion.

Publikoaren saria ezagutzeko momentua iristearekin batera, publikoari gehien gustatu zitzaion pintxoa, nerbioak goruntz egin zuten. Saria Kiosko Taberna-Jatetxeak eraman zuen “Txapela a medio lao” pintxoari esker. Damm-eko ordezkari Manu Garcia Pozasen eskutatik jaso zuen Tableta eta diploma.

Eguneko momenturik garrantzitsuena iritsi zen, Bilboko Zazpikaleetako Pintxo Txapela 3 Ibilbideko irabazlea nor zen ezagutzeko momentua. Zortziko jatetxeko Dani Garciak eskuetan zituen txapeldunaren diploma eta baita Asturiaseko Lastres herrian kokatua dagoen Palacio de Luces hotelean bi pertsonentzako egonaldirako txartela. 36 taberna eta jatetxeak bisitatu eta pintxo guztiak dastatu ondoren Galdakaoko Ostalaritza Eskolako kideek osatutako epaimahaiak erabaki zuen txapelduna Celtic’s Jatetxea izatea, “Hegaluze makia te beltzaren infusioarekin” pintxoari esker.

Hirugarren edizio arrakastatsu bat, datorren urtean jarraipena laugarren batekin izango dueña, Bilboko gastronomía ezinbesteko ekintza bihurtu da Zazpikaleetako Pintxo Txapela ibilbidea.