Ikusi eta hozkailura korrika joateko gogoa datorkizu, atea zabaldu eta Keler bat hartzeko, edo akaso bi, berriro ere sofan edo ordenagailu aurrean eseri eta Kelerren iragarki berria berriro ikusteko. Behin eta berriro ikusteko gogoa pizten dizu, Keler bat bestearen atzetik edaten duzun bitartean. Ez, ez da alkoholismorako deiadarra hau, soilik, Kelerren iragarki berria ikusitakoan barruan sentitutakoaren deskribapena da, iragarki berri indartsu eta benetan hunkigarria.

Protagonista bat (garagardoaz gain): Juan Mari Arzak. Bere ahots lasaiarekin eta Ataungo ikutuarekin bere bizitzaren laburpen bat egiten digu, Kelerri lotuta. Euskal eta Donostiak gastronomiaren bi izar eta ikurrek bat egiten, sukaldaritzaren eta garagardoaren zale ororen gozamenerako. Maite dituenak, betirako maite ditu.

Kelerren prentsa oharra:

Atzo emititu zen estrainekoz Juan Mari Arzak sukaldari famatua protagonista duen Kelerren iragarkia. Arzak munduko sukaldaririk ezagunenetariko bat da. Bere aitona, aita eta alaba sukaldariak izandakoak dira. Euskal Sukaldaritza Berria deritzonaren sortzaileetako bat da, eta aurten 25 urte dira 3 michelin izar lortu zituenetik, geroztik izar kopuru bera urtero irabaziz. Arzak aitzindaria da, baina bere benetako bereizgarria bere buruarekiko fideltasuna da, bere ibilbide osoan zehar, bere sukaldaritzaren inguruko ideiarekiko eta bere bizimodua dela eta. Euskal sukaldaritzari hegoak eman dizkio baina bere sustraiei inoiz ere uko egin gabe.

Juan eta Teodoro Kutz anaiak, garagardoaren inguruko kultura sortu zuten, Euskadin. Bide-erakusle hauek, 1890ean, garagardo lantegia ezarri zuten Donostian eta kalitate handiko garagardoa egin zuten, honi Keler izena eman ziotelarik.

Keler ere bada bere jatorriarekiko fidela. Euskal garagardoa da, euskal erara egindakoa. Horregatik, Kelerrek sekula ez dio uko egin intentsitateari, ez eta zapore nahastezinari ere. Konstantzia honek izan du azken urteotan ordaina, izan ere, zenbait sari jasota ditu munduko Premium Lager garagardorik onenari.

Kointzidentzia hauetatik sortu ziren Arzak eta Kelerren bizitzen narrazio paraleloak. Euskaldunen bizitzan zaporearen garrantzia, mahaia munduaren zentro bezala, gure bizitzaren ardatza suposatzen duena, herri baten ohitura eta errituak, jan bezala bizi eta arnasten duena.
Hau, batez ere, Arzaki zuzendutako omenaldia da, eta bide batez, gaur egun euskal sukaldaritza dagoen lekura eraman duten protagonista guztiei egindako omenaldia. Gastronomia, gure kultur identitatearen islada da, izateko eta bizitzeko modu bat, eta gure garagardoa, keler, beti honi lotuta egon da.

Errodajea 5 egunez egin zen, Arzaken sukaldean, eguerdiko zerbitzu batean, bere jatetxean, Donostiako zenbait tabernetan, kaian eta hiriko merkatuetan, batzutan garai bateko gure hiriko hainbat une gogoratuz, eta batez ere bere egunerokotasuna erakutsiz.

Istorioak, Arzaken bizitza kontatzen du, bere jaiotza, bere jaiote-hiria, bere jatorriarekiko harrotasuna. Bere bizitza intentsoa. Bere jendearekin ibiltzeko xarma eta erraztasuna: batzuk dotoreak, besteak izarrak, alprojak, lagunak eta ezezagunak ere bai. Ahaztezineko uneak gogora ekartzen ditu, eta baita pertsona askoren oroitzapena ere, eta jakitea ziurrenik ez dela denon gustukua, baina bera ezagutzen duenak eta tratatzen hasten denak, alegia, probatzen duenak, betiko maite duela.

Istorio hau, berdin konta zezakeen Kelerrek, eta hori da kontakizunaren jokoa, bi protagonisten arteko paralelismoa, nahasmena, azken batean, gure buruari galdera egitea, zeri edo nori buruz ari naiz, Juan Mari Arzaki buruz…, edota KELERRI buruz.