Donostian eta udan eguzkia ez dago ziurtatua, baina aurtengo udan plan goxoekin topo egiteko aukera izango duzue. San Sebastian Foodek uda modu erakargarri batean hasten du Donosti Cooking CLubaren programa berria aurkeztuz.

Donosti Cooking Club gastronomia zaletuen elkargune da, non sukaldaritza abentura bereziak bizitzeko aukera izango den, afari tematikoetatik hasi, sukaldaritza ikastaroetara, ardo dastaketak ahaztu gabe. Leku paregabea da Donostian era berezi batean jan, edan eta kozinatzeko.

Uda honetan sukaldaritza eta ardo ikastaroak ematen dituzte, gozoak edo gaziak, euren pasio eta gogoarengatik hautatutako txefek eskainiak. Munduan saioa munduko sukaldaritzetara gerturatzea bilatzen du, non zure familia eta lagunak harritzen lagunduko dizuten errezeta berriak dastatu eta ikasteko aukera izango duzun.

Munduan saioetan izena eman, bakarrik, edo are hobeago konpainian, gehien gustatzen zaizkizun hiru ikastaroak hautatu eta deskontu berezi bat izango duzu.

Hauek izango dira udan zehar San Sebastian Fooden instalakuntzetan, Maria Cristina Hotelaren azpiko solairuan, emango diren ikastaroak:

Pizza etxean

Gainontzeko italiar janaria bezala, pizza berezkoagoa eta askoz zapore gozoago du berau prestatzeko erabilitako osagaiak geroz eta freskoagoak badira. Masa borobil bat egiten ikastetik, saltsa eta toppinak egiten ikastera, ikastaro honek pizzaren artearen inguruan jakin beharreko guztia erakutsiko dizu.

Argentinako gauza da

Jaiotzez argentinarra den Felipe Ruizekin ikasi ezazu etxean Argentinako ohiko parrilada bat prestatzen. Felipek argentinar enpanadaren sekretuak erakutsiko dizkizu, berak bere familiatik ikasi zuen bezala. Ikasi parriladako haragiak etxean prestatzen. Eta ez zara ikastarotik joango esne gozoa eta chimichurria, perrexila eta baratxuria dituen saltsa eta edozein haragi bikain laguntzen duena, egiten ikasi gabe.

Kontserbak inoiz ez bezala

Udara amaitzen dago, momentu aproposa denboraldiko produktuak kontserbatzen ikasi eta zure lagunak zure kontserba propio eta etxean eginiko enkurtidoekin ezustean harrapatzeko. Barazkiak, arrainak eta frutak mantentzeko antzinako modua ikasi. Konfita, enkurtidoa edo maria bainua bezalako teknika bikainak ikasi.

Kultura talka

Munduan! saileko gure azken ikastaroak mundu ikuspegi bat dauka. Noizbiat izan baduzu gogoa munduko sukaldaritzetako platerren bat prestatzeko hauxe duzu zure ikastaroa. Klase horretan, Felipe txefak Peru, Frantzia edo Suediako platerrik esanguratsuenak prestatzen erakutsiko dizu. Beste gauza batzuen artea, ceviche perfektua eta tataki goxo bat egiten ikasiko duzu.Lau ikastaro horietaz gain Donostia Cooking Clubek beste lau ikastaro hauek eskaintzen dizkigu:

Pintxos & Punk Edorta Lamorekin

Edorta Lamo ez da edonolako sukaldaria. Osagaiak, funka eta komikiak nahasten dituzten errezetekin Alde Zaharreko sukaldari honek ez daki geldirik egoten. Begiak itxiz gero, TaskaKulturKlubeko bere ekintzailetza edo “The Beltza” bere bermuta ezagutzeko aukera galduko dituzu. Animatu zaitez punka eta pintxoak bat egiten duten ikastaro honetan izen ematera eta Edortaren jakinduriatik ikasi eta ikasitako hori praktikan jartzera

Cookie Perfektua Marti Buckleyrekin

Handia, kurruskaria kanpotik eta bigunagoa barrutik. Noizbait izan baduzu amerikar cookieak egiten ikasteko gogoa hauxe duzu bilatzen ari zinen ikastaroa. Marti Buckley Kilpatrickek zure esku jartzen du The Loaf-elp labeetan izandako eta The Cookieren sortzailea izatearen esperientzia, labean eginiko produktuekiko bere pasioarekin batera.

Gin-tonic definitiboa

Bihurtu ezazu gin-tonicen prestaketa artean Donosti Cooking Clubaren ikastaro honi esker. Donostiako gin-tonic onena prestatzeko laguntza jaso eta gida zaitez aditu baten aholkuetatik. Noizbait pentsatu al duzu nola ondu ginebra bat? Edo zein den tonika zerbitzeko modurik onena? Gin-tonicaren garapenaz hitz egingo dugu zuzeneko erakustaldi batekin gozatzen duzun bitartean, zure gin-tonica prestatzen hasi aurretik. Klase dibertigarri hau aproposa da lagunekin gerturatzeko. Lau edo pertsona gehiagoko taldeek %25ko deskontua izango dute.

Informazio guztia aukrituko duzue honako estekan: donosticookingclub.sansebastianfood.com