Egile otartekoen 1. txapelketa

Fripan izoztutako masen markak egile otartekoen lehenengo txapelketa ospatuko du Madrid Fusión gastronomia kongresuan. Finala urtarrilak 27an jokatuko da.

Jaso diren errezeta guztien artetik 6 izan dira aukeratuak. 6 finalista hauek euren otartekoak prestatu beharko dituzte zuzenean, Fripan Gourmet gamako edozein ogi mota erabiliz.

Finalistek euren otartekoa, epaimahai jakitun baten aurrean prestatu beharko dituzte, madridfusion 2014 kongresuaren egitarauaren barruan. Irabazleak 3000€ eta Fripan produktuetan erabiltzeko 500€ balea jasoko ditu. Bigarren eta hirugarren sailkatuak 500€ko balea jasoko dute.

Hauek dira 6 finalistak:

- José Manuel Gallego – Hotel Château Viñasoro
- José Díaz – Restaurante Newrest
- Juan Casamayor – Restaurante Moltto
- Rubén Cabrera – Restaurante La Cúpula
- Mikel Goya – Restaurante Alrojo Vivo Urban Fast Gourmet
- Rodolfo Fernández – Restaurante Club de Tenis Cieza