El Txoko de Ramiro: betikoa

Grosen aurkitzen ditugu euren lan eta esfortzuari esker urteei aurre egin, bidean sortzen joan zaizkien oztopoak gainditu, eta gaur egun oraindik euren lan onarekin gozatuarazten diguten tabernak. Horietariko bat dugu El Txoko de Ramiro, 1993ko abenduaren 21ean ateak zabaltzen zituen taberna bat, iaz aldaketa jasan eta egun itxura modernoago baat duen arrean, betiko tabernaren izaera mantentzen duena.

Ramiro Muñoz eta Luci Garrido dira El Txoko de Ramirora goazenean zaintzen gaituen bikotea. Ramiro 13 urterekin iritsi zen Donostiara Toledotik, gure hiriaz maitemindu eta bertan geratzea erabaki zuen. Alde Zaharreko Tambori tabernan lanean hasi zen, Pilar Martinezekin batera, zeinak besoak zabalik hartu zuren. Alde Zaharretik Grosera Tamboril 2 martxan jartzeko, eta, beranduago, El Txoko de Ramirora, non hor jarraitzen duen jo ta su etenik gabe lanean. Bere aldetik, Lucik bere ibilbidea Casa Vallesen hasi zuen gero Ramirori batzeko Txamboril 2 eta El Txoko de Ramiron.

Groseko taberna honetan, lehenik eta behin, sukaldaritza informal bat dastatzeko aukera izango dugu, non protagonista ditugun pintxo eta anoak, gure herriko sukaldaritza tradizioa mantenduz eta merkatuko produkturik onenak erabiliz.

Gauzak horrela, pintxoen artean lau dira protagonista nagusi: berenjena betea, 1999an Zinema Pintxoaren saria eraman zuena; otarrainxka eta hirugihar txitxiburduntzia oliozpin beroarekin; otarrainxka hostorea; Miura nahaskia, urdaiazpiko iberiko biruta eta pikilo piperrekin egina.

Lau pintxo eder horiekin batera, Donostiako miniaturazko sukaldaritzan ikur eta betikoak diren beste hainbat pintxo, adibidez, oliozpin pintxoa, patata egosi, arrautza, ganba, hegalaburra eta azeitunarekin egina; arrautza etzanda, arrautza, hegaluzea, ganba eta azeituna dituena; txangurroa oliozpin hotz batekin; edo banakako tortilak, bere forma biribiltxoarekin horzkada bat edo batzuk ematera bultzatzen zaituena, patata, antxoa, bakailaoa edo ropavieja tortilak eskaintzen dizkigute.

Pintxo aukera zoragarri horrekin batera, ano bikainak, horien artean: antxoak, oliba-oliotan, ozpinarekin edo gainerre tradizional batekin batera har ditzakegunak; kalamarrak, bezeroen artean oso arrakasta handia dutena; kroketak; ganbak gabardina eran; edo haragiz beteriko piperrak.

Ogitartekoei dagokionez El Txoko de Ramiron erabiltzen dituzten kalitate handiko iberiar produktuekin prestaturikoek dute protagonismo handiena, urdaiazpiko edo lomo adibidez, iberiar mixto edo york mistoarekin batera. Hanburgesa eta sandwich sorta ederra ere badute.

Baina barran jateaz gain badugu jantokian sartu eta betiko euskal sukaldaritza goxo bat dastatzeko aukera, mimo eta karino handiarekin prestatua, eta jatun on guztien aho zapaiak dantzan eta saltoka jarriko dituena, plater konbinatuetatik hasita, idi xerra aldarbatua, entsaladila eta kroketak edo oilasko bularkia, kroketak eta patatak, besteak beste.

Beste aukeretako bat dugu kartarekiko apostua egitea. Bertan sarrerakoen artean topatuko ditugu olagarroa galiziar erara, izokin ketua (bikaina), ganbak baratxuriarekin eta ontto nahaskia; kazolatxoen artean txipiroiak tintan, idi isatsa, eta tripaki eta muturrak, betiko platerretako bat ez dena toki askotan aurkitzen eta hemen zoragarri prestatzen dutena; eta haragi plater goxoak, hala nola, arkume txuletatxoak edo idi saiheskia.

Hori guztia etxean eginiko azkenburuko bikainek gozatua, horien artean, arrautz flana, arrozesnea, torradak edoyogurt pudina.

El Txoko de Ramiro, txoko goxo bat gure sukaldaritzaren onenaz gozatzeko, terraza eta guzti. On egin!

Izena: El Txoko de Ramiro

Helbidea: Txofre 4 (Gros-Donostia)

Telefonoa: 943279799

Itxi: Asteazkena

Jantokia: Bat 21 pertsonentzat

Salneurria: Eguneko menua 12€ / Karta 20-25€