Elkano Txiki: eskerrik asko Pedro!

Aurrera jarraitu baino lehen begiak itxi eta denboran atzera 50 urte egitea eskatuko dizuet.

1964. urteko Getarian gaude. Alde zaharreko kaleetan zehar zabaltzen da sugarren usaina, parrilan erretako arrainen usaina, parrilak, Getariako paisaiaren parte baitira. Elkano klaean aurkitzen dugu herriko denda zena, taberna bihurtuta. Sukaldean, Joxepa Etxeberri, frijitu bikainak prestatzen, izugarria ganba gabardina, eta arrain kazolatxoak, tabernako mahai gutxiak betetzen dituzten arrantzaleek ekarrita.

Tabernako sarreran kokatua dagoen parrilan hor dabil jo ta ke Pedro Arregi legatz kogoteak erretzen. Hura atrebentzia eta ideia izan zuen Pedrok normalean bota egiten zen legatzaren burua hartu eta parrilan jarri zuenean, iraultza izan zen sukaldaritzan eta baita ekonomian ere.

Hara non Faustino Xumeta azaltzen den, familiaren konfiantzazko arrantzalea, erreboila bat eskuetan zuela. 1 mahaiean, justu leihoaren ondoan, eseriak zeuden azpeitiar batzuk Pedrori galdetzen diote ea zein arrain ote den Faustinok dakarren hori, eta Pedrok erreboila dela erantzuten die. Azpeitiarrek erronka botatzen diote Pedrori, ezetz parrilan erre. Eta azken hau lanean jarzen da. Besugera bat hartu eta ohartzen da txikiegia dela erreboilarentzat. Birekin moldatu behar. Gatz pixka bat bota eta errebila parrilara. Behin prest sukaldera doa eta ohiko olioerrea ez botatzea erabakita, hemendik pixka bat hartu, hortik beste pixka bat, eta arrainari botatzen dio gaur egun “Lourdesek Ura”-tzat ezagutzen duguna.

Eta horrela daramatzate 50 urte Elkano erreboila parrilarekin gozarazten, eta baita bere itsasoko sukaldaritzaren ere, Pedroren hiru printzipio filosofikoak beti buruan izanda: produktuaren gertutasuna, freskotasuna; produktuaren denboraldia; eta arraina non elikatzen denaren ezagutza.

Lehen Elkanotik, gure sukaldaritzaren eta gastronomiaren tenplua aurkitzen den lekura mugitu ziren, baina aurtengo uztailak 7az geroztik, Elkano Txikik zabalik dauzka ateak, Mari Jose Artano, PEdroren itzala izandako 50 urtean, bere semen Aitor Arregi, eta Pedro eta Elkanoren gainontzeko seme-alabak, Pedroren sukaldearekiko pasio eta grina bizirik mantentzeaz arduratzen den giza-talde bikaina.

Getariako eta gure gastronomiaren historia bizia, 60. hamarkadako hainbat elementu mantentzen jarraitzen du, besteak beste, paretetako listoiak, aulkiak, barra, eta nola ez, lehen kogotea eta erreboila erre ziren parrila. Ezin Pedro Arregiri omenaldi hoberik egin dena hasi zen lekua berreskuratu baino!

Helburua: sukaldaritza informalagoa eskaintzea, Elkanoko sukaldaritza kontzeptutik haratago, baina 1964ean izan zen taberna arrakastatsuaren izaera bera mantentzea. Gauzak horrela, Joxeparen gabardina errezeta errekuperatzen dute, zeinari pintx modernoagoak gehitzen dizkioten, inoiz galdu gabe Elkanoren filosofia: hegaluze tatakia; sekretu iberikoa sagarrarekin; tomate entsalada; txanpinia ganbarekin; arrautz puskatuak patata krema, perretxikoak, tenperatura baxuan eta plantxan eginiko arrautza, patata txipak eta urdaiazpikoa; arroza abakandoarekin; iberiko masailak patata kremarekin; gazta-tarta; edo bainila hostorea. Barra gobernatuz, Elkanoren irudia, Mari Josek margotua, bere aitak egiten zuen txakolinaren etiketarako.

Eta 300 metro eskasetara daggo Elkano, gure sukaldaritzaren ikur eta erreferentzia, non kutixi bikainez gozatzeko aukera dugun, hala nola, kokotxak era desberdinetan kozinatuta, arrautzeztatuak, konfitatuak, parrilan edo saltsan; txipiroiak Pelayo eran edo parrilan; erreboila parrilan; edo gazta izozkia marrubi infusioarekin.

Geratu dadin artikulu hau Pedro Arregiri omenaldi gisa eta bere lana eskertzeko, euskal sukaldaritzari emandako pasio, jakituria eta maitasun guztiarengatik. Lan honekiko zure maitasuna beti izango da gure eredu eta Elkano Txiki eta Elkano posible egiten duten denon inspirazio iturri. On egin!

Izena: Elkano Txiki / Elkano

Helbidea: Elkano 13 / Herrerieta 2 (Getaria)

Telefonoa: 943140024

Itxi: Elkano Txiki: astelehen eguerdia, asteartea eta asteazken eguerdia / Elkano: igande gaua, astelehen gaua eta asteartea

Jantokia: Bat 17 pertsonentzat / Bat 70 pertsonentzat

Salneurria: Karta 15-20€ / Karta 80€