Elosta, sukaldaritza ona eta berezia

Zurriolatik pasiatzen ari garela, Zurriola eta Kolon pasealekua elkartzen diren izkina horretan daramatza 40 urte Elosta tabernak. Urteak eta urteak dira trafikoa ziandu eta donostiar eta bisitarin ibilia zaintzen duela. Asko izango zarete, ondotik pasa bai, baina barrura sartu ez zaretenak, baina nik gonbita luzatzen dizuet Elosta Restaurante & Sushi Bar-eko ateak gurutzatu eta bertako mahaietan esertzea, gastronomia esperientzia bikai

Mientras paseamos por La Zurriola, en el cruce entre la Avenida Zurriola y Paseo Colón, en la esquina, se encuentra un bar que llevará unos 40 años ahí, vigilando el tráfico que pasa por delante de su puerta, porque seguro que sois muchos los que habéis pasado por delante de su puerta sin entrar, pero yo os invito a cruzar la puerta del Elosta Restaurant & Sushi Bar, porque disfrutaréis de una gran experiencia gastronómica, diferente y especial.

2013 honetako uztailaren 11an zabaldu zituen berriro ateak Elostak. Mikel Lopez, sukaldean, eta Sofia Cordova, zerbitzuan, izan ziren erronka berri honi ekin ziotenak. Mikel-ek bere ibilbidea, Irun-go Atalaia jatetxean hasi zuen, Ignacio Muguruza izan zuelarik lehenengo irakasle. Bertatik, Akelarre-ra jo eta han hiru urte igaro zituen, Pedro Subijana handiaren esanetara. Jarraian, bere anaia, Dani Lopez, lagundu zuen Kokotxa-ren hastapenetan. Esperientzia honen ondoren, udaran, Menorka, Ibiza eta Lanzarote bezalako tokietan lanean aritu zen bitartean, neguan Aran Bailaran aritu zen, zortzi urtez aritu zelarik Artíes-ko Urtau jatetxean lanean. Gros-eko El Lagar-en aritu ostean iritsi zen Elosta-ra. Sofiak, bidaiatzeari esker ikasi du zerbitzari langintza, Kanada edota Argentina bezalako herrialdeetan aritu da. Elosta-ra iritsi aurretik, hainbat tokitan aritu zen lanean, besteak beste, Urtau jatetxean, non Mikel ezagutu zuen, Aran Bailarako Caipi Sushi-n edota gertu dagoen Zabaleta kaleko La Guinda-n. Honen ondoren hasi zuen Elosta-ren abentura.

Mikel eta Sofiari, euren sukaldaritza nola definitu luketen galdetzean, euren erantzuna, “guk sukaldaritza ona egiten dugu” izan zen. Sukaldaritza hori, urtetako ibilbide eta esperientziaren islada da, ezagutu eta landu dituzten sukaldaritza mota desberdinen biltoki, euskal, japoniar eta peruko sukaldaritzaren erreflexu. Bain Elosta-ko sukaldaritza filosofia ulertu ahal izateko, bertan biltzen diren bi kontzeptu desberdinetan sakondu beharko genuke.

Alde batetik, jatetxea daukagu. Bertan, euskal sukaldaritza oinarri duen sukaldaritza bikain bat dastatzeko aukera izango dugu, bertan islatzen direlarik gastronomian daramazkiten urte eta esperientzia desberdinak.

Jatetxean aurki ditzakegun sarrerakoen artean ditugu rukula, konfitaturiko oilasko, parmesano gazta eta apur kurruskari entsalada; atun eta “ajoblanco” tataki-a eta tenpurak, bai barazki edota otarrainxka-renak. Arrainei dagokionez aukeren artean ditugu, izokin, atun edota urraburu “tiradito”-ak (arrain gordin-aren lamina finak, saltsa desberdinez lagunduak); eta konfitaturiko bakailaoa, labean erretako tomatea eta Aragoiko olibak. Haragien atalean, ordea, idi takia, bainiladun patata, piper erreak eta Idiazabal emultsioa, eta labean erretako iberiar presa irasagarra, espeziaturiko krema fina eta zerealekin, dasta ditzakegu. “Sweet home Elosta” atalean, etxean prestaturiko azkenburuko sorta bikaina aurkitu dezakegu, besteak beste, karamelizaturiko torrada, jengibre saltsa eta sesamo helatuarekin eta esne-gozo “cheesecake”-a Oreo eta pistatxo helatuarekin.

Elostak gainera, Sushi Bar-a aurkezten digu. Bertan Japoniako sukaldaritzaren oinarri diren pieza basiko eta klasikoak dastatzeko aukera izango dugu, Japoniako benetako sushi-az gozatzeko aukera ezin-hobea.

Además del restaurante, el Elosta cuenta con el Sushi Bar, un lugar donde podremos degustar las piezas básicas, clásicas, de la cocina japonesa, con los que poder disfrutar del auténtico sushi japonés.

Bertan aurkituko ditugun piezen artean dauzkagu aingira, gurin arraina eta izokin azal eta mango “Nigiriak”; Ikura, izokin arrautzekin egina eta Spicy Tuna, “Gunkan”-ak; behi-atuna (atun bentreska) eta urraburu “Sashimi”-ak; tai mint, urraburu, menda, limoia eta ahuakateondo-arekin prestatua, eta atun “Maki”-ak; King Crab Roll, karramarroa, ahuakateondo eta izokinaz inguratua eta Ginger Ebby Roll, marinaturiko otarrainxka, gazta-krema eta ahuakateondoz eginiko “Roll”-ak; eta “Tenpurizaturiko” Crispy Dragon Roll, aingira, ahuakateondo eta tobikuz (arrain hegalarien arrautzak) prestatua eta Hot Teka Roll-a, atun mina, gazta-krema eta tipulinaz egina. Ez dakizuela zer aukeratu, ez kezkatu, beti izango duzue aukera 8, 16 edo 25 pieza dituzten “konboak” eskatzeko.

Amaitu aurretik esan, gastronomia omenaldi on bat emateaz gain, behin bazkaldu edo afalduta, caipirinha, caipirosa edota margarita koktel bikainez, edo ginebra, tonika eta aromatiko desberdinekin prestaturiko gin-tonic-ez gozatzeko aukera izango dugu.

Ez izan dudarik, gerturatu Elosta-ra, esperientzia gastronomiko on, berezi eta ahaztezin batekin gozatzeko. On egin!

Izena: Elosta Restaurant & Sushi Bar

Helbidea: Colon Pasealekua 41 (Donostia)

Telefonoa: 843630325

Jantokia: 50 pertsonentzat

Itxi: Astelehena

Salneurria: Karta 20-35€ / Eguneko menua 14€ /Eguneko platera 9€ / Eguneko platera + azkenburukoa 11€