Estrella Damm Inedit, gari eta garagar maltarekin egindako coupage bakarra da, martorri, laranja azal eta erregalizarekin lurrindua.

Estrella Damm Inedit-en sorreran, gastronomiaren onena, ahalik eta errespeturik handienarekin laguntzeko gai izan zitekeen garagardo baten beharraren uste sendo bat dago. Hori da bere helburua eta bere bertutea, eta horrek bihurtzen du Inedit, garagardo desberdin, berezi eta bakarrean.

Damm-eko garagardo maisuek sortua, Ferran Adria eta El Bulli sommelier taldearen laguntza izan dute.

Dastatze fitxa:

Intentsitate handiko eta urrintsu konplexukoa, bere itxura leunki arrea da. Sudurrean lore eta fruitu askokoa da, espezie gozoak eta legami freskoaren sentsazioa gogorarazten digutelarik. Ehundura kremoso eta freskokoa, bolumen eta karboniko leunekoa. Gusto ondorengo luzea eta oroitzapen onekoa.

Edari honek gastronomiak eskaintzen dizkigun zapore desberdinak jaso ditzake, mikatzak, garratzak, ketuak, azetikoak, etab. Elikagai eta ardoaren batzean somelier guztiak beldurtzen dituzten sentsazio guztiak.

Oliozpin, zitriko eta gozogintzak badute eskutik har diezaiekeen garagardo bat. Burbuila leuna eta ondo bateratua dago. Plater bakoitzean, noten batasuna desberdina da, litekeena da gidatuko gaituen zerbait aurkitzea, kopak ez aldatu eta jarraikortasuna sentitzeko.

Osatze bakoitzean, garagardo honek bouquet-a aldatu eta bere ezaugarrik egokitzen ditu: izaera leun eta nortasun konplexukoa.