Hau duzue Aramendi-Otaegi familiaren istorioa. Omenaldi bat da bizi osoan gastronomia onarekin eta etxeko sukaldaritzarekin gozatzen lagundu diguten familia bati, bezeroen sabelak goxotzen eman duena bere gorpu eta arinma, etxean sentiarazi gaituen familia bati euren lau lokaletako bat bisitatzen dugun bakoitzean.

Guztia 1973. urtean hasten da. Urte hartan Juan Mari Aramendi eta Mari Carmen Otaegi bikoteak eure sukaldaritza ibilbide arrakastatsua ekiten dute Albizturreko Herriko Etxean, familiaren jaioterrian. Mari Carmn zerbitzari lanetan aritu zen sukaldean sartzea erabaki zuen arte. Erabaki hori urtea joan eta urtea etorri Herriko Etxeko mahaiak bete zituztenek asko txalotu zuten. Berezitasunak, baserriko produktuekin eginiko platerrak, arkumea edo baserriko oilaskoa kasu. Baina plater batek baldin bazuen fama, hori Tolosako babarruna bere sakramentu guztiekin zen, Mari Carmen maisua zen plater hori prestatzen, horren erakusgarri 1988an irabazi zuen Tolosako Babarrunen I Lehiaketa, babarrunaren erregina titulua eskuratuz.

Juan Mari eta Mari Carmenek sukaldaritzarekik eta gastronomiarekiko zuten maitasun eta pasio horren lekukoa eman zieten euren hiru seme-alana Juan Mari, Sorkunde eta Gemari. Hirurak txikitatik bizi izan dira kazola, zartagin, produktu bikain eta gure gastronomiaren usainez inguratuta, eta hor jarraitzen dute, euren gurasoengangik ikasi, jaso eta bizitako guztia euren egungo sukaldeetatik ateratzen diren platerretara ekartzen.

1996. urtean ireki zituzten Albiztur Sagardotegiko ateak, Matia kalean kokatua sagardotegien izpiritua Antiguora ekartzea lortu dute urte hauetan guztietan. Bertan, betiko euskal sukaldaritzarekin gozatzeko aukera izango dugu, Mari Carmenek irekitako bidea jarraitzen duena, non protagonista nagusienetako bat dugun parrila.

Albizturren Sorkunde eta Gemak betiko sagardotegi menu bikain eta eder bat eskaintzen digute, maitasun gutiarekin egina: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta parrilan eta azkenburuko gisa gazta, intxaurrak eta irasagarra. Baina plater esanguratsu hauei laguntzen beste hainbat kutixi aurkituko ditugu: parrilan erretako kogotea Orioko estilora, edo etxean eginiko azkenburuko sorta ederra, guztien buru, gazta tarta mugurdiekin eta aran tarta intxaurrekin. Hori guztia kupeletik zuzenean txotxeko sagardoak bustirik.

2000. urtean jarri zuen Juan Marik martxan Gasteiz Jatetxea, Ondarretatik gertu kokatua. Jatetxe honetan berezitasuna eta dastatu beharrekoak Tolosako babarrunak bere sakramentu guztiekin (aza, odolkia, saiheskia, txorizoa eta piparrak) dira. Ama babarrunaren erregina izan bezan, Juan Mari babarrunen printzipea dugu, bakarra Tolosako Babarrunaren Lehiaketako hiru txapel erreskadan irabazi dituena.

Baina guztia ez da babarrunetara mugatzen, aipatu beharrekoak dira entsalada epelak, arrain eta otarrainxkena kasu, bakailao tortila, Padroiko piperrak zerrendetan antxoa gatzatuekin, eta poste gozo bezain goxoak, hala nola, gazta edo sagar tartak, arrozesnean eta natilak.

11 urte beranduago, 2011an, hasi zuen Manexek bere ibilbidea, Gasteiz Jatetxetik oso gertu kokatua. Bertan, Juan Marik, sukaldaritza informalagoa eskaintzen digu, non protagonista nagusi diren anoak eta pintxoak, besteak beste, bakailaoa pil pil eran, almandrogilak, masailak eta tripakiak. Pintxoen artean erregea dugu txipiroia plantxan bere oliozpinarekin, masail eta almandrogila pintxoekin batera.

Manexen eseri eta eguneko menua jateko aukera ere izango dugu, egunero aldatzen duten menua dugu, merkatuan aurkitzen dituzten produktuek gidatua, gure sukaldaritza platerrekin, betiko sukaldaritzako platerrekin osatua, euren gurasoengandik ikasitao goxotasun guztiarekin prestatuak.

Antiguoko hiru taberna-jatetxe hauetakoren batean oturuntza bikain bat dastatu ondoren, aukera daukagu paseotxo polit bat eman, Boulevardera iritsi eta Reloj Berriko terrazan gin-tonic paregabe bat gustora hartzeko. 1999an zabaldu zuen Iñakik, Sorkunderen senarrak, eta kopa eskaintza zabala dugu gozatzeko, denak ala denak mimoz eta maitasunez eginak.

Reloj Berrik goizeko bederatzietan zabaltzen ditu bere ateak, aukera paregabea egunari aurre egiteko pilak kargatzeko kafe goxo batekin, opil baten konpainian. Egunean zehar, gure tragoxkak hainbat anorekin laguntzeko aukera eskaintzen digute: urdaiazpikoa, gazta, spaghetiak, lasaina, masailak edo almandrogilak.

Hemen geratzen da bildua familia honen egin diogun gure hitzezko omenaldi xumea, Abizturdik Donostiara euskal sukaldaritza tradizionalek sekretuak ekarri baitizkigute guztioi. Zorionak! On egin!

Izena: Albiztur Sagardotegia / Gasteiz Jatetxea / Manex Taberna / Reloj Berri

Helbidea: Matia 52 (Donostia) / Vitoria-Gasteiz 12 (Donostia) / Vitoria-Gasteiz 8 (Donostia) / Boulevard 20 (Donostia)

Telefonoa: 943211801 / 943210713 / 943011406 / 943429709

Itxi: Igande gaua eta astelehena / Astelehen gaua / Astelehena / Ordutegia 9tatik 3tara

Jantokia: Bat 110 pertsonentzat / Bat 45 pertsonentzat / Bat 30 pertsonentzat

Salenurria: Karta 25-35€ / Karta 25€, Eguneko menua 12€ eta Asteburuetako menua 19€ / Karta 25€, Eguneko menua 12€ eta Asteburuko menua 19€