Fruitu-gorrien zopa, limoizko helatuarekin

Fruitu-gorriak, kazola batean ipintzen ditugu urarekin. Bertan izaten ditugu 30 minutuz irakiten su-eztian.

Behin denbora hori igarota, xehetu eta pasapurearen laguntzaz leuntzen dugu. Behin prest dugula, hozkailuan gordetzen dugu.

Bol batean, fruitu-gorrien zopa kokatzen dugu, erdian limoizko helatua eta menda hosto batzuk kokatzen ditugu.

Osagaiak:

- 1/2 kilo gustuko fruitu-gorri (andere-mahats, masusta, mugurdi, ahabia)

- 50-60 gr azukre (bakoitzaren gozo-puntuaren arabera)

- Ura

- Limoizko helatua