Tipula zurituz eta zatituz hasten gara lanean. Behin prest dugunean kazola batean jarri olio apur batekin eta gatzarekin.

Bestetik, galeperrak garbitzen ditugu eta zotz bat jartzen diegu hankak gorputzari eusteko.

Tipula ondo eginda dagoenean ardo txuria batu eta galeperrak kokatzen ditugu kazolan. Alkohola lurruntzen utzi eta galeperrei buelta batzuk ematen dizkiegu. Behin alkohola lurrundu denean, galeperrak urarekin edo hegazti saldarekin estali eta 35-45 minutuz egosten utzi.

Galeperrak egosten dauden bitartean, patatak zuritu eta xerra finetan moztu, patata paja batzuk lortzeko. Frijitzen ditugu.

Behin galeperrak prest ditugula, kazolatik atera eta saltsa turmixetik pasatzen dugu. Saltsa iragazi eta aparra kentzen diogu.

Aurkezteko galeperrak erditik moztuko ditugu, gainetik saltsa bota eta albo batean patata frijituak jarriko ditugu.

Osagaiak (lau pertsonentzat):

Lau galeper
Sei tipula
Ardo txuria
Olioa eta gatza
Bi patata