Brotxetak prestatzeko, ganba biltzen dugu hirugihar xerra batean eta brotxeta zotz batean ipintzen dugu. Hiru ganba erabiltzen ditugu pertsonako.

Piperrak, tipula eta arrautza zuringoa txikitzen ditugu, oso fin (labanarekin edota irabiagailuaren xehetzailearekin). Oliozpina egiten dugu olio, ozpin eta gatzarekin eta xehetutako barazkiak gehitzen dizkiogu.

Brotxeta plantxan egiten dugu.

Amaitzeko, ganba brotxeta ipintzen dugu ogi-xerra baten gainean eta piper oliozpina botatzen dugu gainetik.

Osagaiak (4 pertsonentzat):

- 12 ganba
- 12 xerra hirugihar
- 1 piper berde
- 1 piper gorri
- 1 tipula
- 1 txikitutako arrautza zuringoa
- Olioa
- Ozpina
- Gatza