Gastrominimal: Miniaturazko Gastronomiaren I Jardunaldiak

Datorren otsailak 24 eta 25ean, Murgia bihurtuko da miniaturazko gastronomiaren interesgune, bertan ospatuko baitira Gastrominimal jardunaldiak. Miniaturazko sukaldaritzan errege direnen klase eta hitzaldiak izango dira ostalarientzat.

Horrela deskribatzen ditu jardunaldiak Gastrominimalek:

SEKRETUAK ETA GOMENDIOAK

Otsailaren 24 eta 25ean, Murgian (Araba), urteko 7 sukaldari onenen lana gerturatuko diegu parte-hartzen duten ostalariei. Horretaz gain, 3 sukaldari gonbidatu ere izango ditugu euren sekretu eta gomendioekin.

KLASEAK ETA TERTULIAK

Bi egunetan zehar, sukaldeko-maisuek klase praktiko eta teorikoak eskainiko dituzte. Horretaz gain, hainbat tertulietan ere parte hartuko dute, non jardunaldietan parte-hartzen dutenen dudak argitu eta azalduko dituzten.

GASTRONOMIA

Jardunaldi hauetan, sukaldari-hizlariek bi afari eta bazkari bat prestatuko dituzte, Minimalen parte-hartzen dutenek ikusitako pintxoak gozatu, dastatu eta aipatzeko aukera izango dute.

EGOITZA

Gastrominimal jardunaldiak, Murgiako La Casa del Patronen ospatuko dira. Egoitza hau, Gonzalez anaiek zuzentzn dute eta Ruben Gonzalez da sukaldetik ateratzen diren kutixien arduraduna.

PARTE-HARTZAILEAK

Bixente Muñoz (Gran Sol, Hondarribia): Euskal Herriko Pintxo Txapelketako Txapelduna 2010 eta 2013; Tapa Tradizionalenari saria (2010) eta Tapa Kontzeptu Onenari saria (2009) Valladolid-Hiria Pintxo eta Tapa Lehiaketa Nazionalean; Gipuzkoako Pintxo Txapelduna 2008.

Remy Escales (Zoko Moko, San Juan de Luz): Iparraldeko Pintxo Txapelduna 2013; Euskal Herriko Pintxo Txapelketako Hirugarren Sailkatua; Michelin Izar bat.

Yosune Menéndez (Bar Erkiaga, Vitoria-Gasteiz): Arabako Pintxoaren Asteko Txapelduna 2013; Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finalerdietan parte hartu du 2013 eta 2010.

Roberto Artiguez (Sanwicoffe, Bilbao): Bilbao Bizkaia Pintxo Txapelketako Txapelduna 2013

Carlos Nuez (Bar Terranova, Pasaia): Gipuzkoako Pintxo Txapelduna 2013; Valladolid-Hiria Pintxo eta Tapa Lehiaketa Nazionaleko Azpitxapelduna.

Jesús Iñigo (Ábaco, Huarte): Nafarroako Pintxo Txapelduna 2013 eta 2010;Euskal Herriko Pintxo Txapelduna 2012.

Igor Rodríguez (Ummo, Palma de Mallorca): Valladolideko Pintxo eta Tapa Lehiaketako Azpitxapelduna 2013; Urrezko Tapalma (2008, 2009, 2010, 2012, 2013).

Darren Williamson (Bitoque de Albia, Bilbao): Euskal Herriko Txapelduna 2009; Pintxo eta Tapa Barra Onena 2008 eta 2009; Bizkaiko Pintxo Txapelduna 2008.

Josean Merino (Perretxico eta Marmitaco, Vitoria-Gasteiz): Tapa eta Pintxo Barra Onenari Saria 2011; Pintxo Berritzaile Onenari Saria  2009 Valladolid-Hiria Pintxo eta Tapa Lehiaketa Nazionalean; Arabako Txapelduna 2012.

Rubén González (La Casa del Patrón, Murgia): Arabako Pintxo Txapelduan 1995, 2005 eta 2007; Bilbao Bizkaia Urrezko Txapela 2007.

Informazio gehiago: gastrominimal.com